Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Azkue Telebista • Hamaika.BIT saioa

Hamaika.BIT saioa

Azkue Fundazioak eta Hamaika Telebistak urtero hitzarmen bat sinatzen dute Hamaika.bit saio teknologikoa egiteko, saio horretan teknologia berriak jorratzen dira eta asko dira orain arte aztertu diren gaiak.

Hamaika.bit saioan berrikuntza teknologikoek, sare sozialek, 2.0 komunikazioak, gadget berriek, eta hainbat bitxikeriak eta bideok izango dute lekua, astero-astero ordu erdiko saioan. Hamaika Telebistak legez, ibilbide laburrean sarea josteko dozenaka ekimen bultzatu ditu Azkue Fundazioak, eta horien berri izango dugu. Mugikorren eremuan, interneten zein telebistan dauden azken berrikuntzek ere lekua izango dute Hamaika.bit saioan. Azkue Fundazioak eta euskal proiektuek tarte berezitua dute programan.  Asteazkenero 20:30etan.

Esteka honetan ikusiko duzu egin diren saio guztien gaiak eta baten bat interesatzen bazaizu programa osoa ikusi dezakezu gure Youtubeko kanalean.

Azkeneko saioa: Durangoko Azoka: Euskaltweetron. Euskarazko txioak arto bihurtzen dituen munduko makina bakarra!