Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Abian da Banden Lehia 2010
Abian da Banden Lehia 2010 - Image

Pasadan azaroaren 2an Banden Lehia 2010 hasi zen, AZKUE Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren eskutik.

Banden Lehiaren helburua da bertoko euskal taldeak bultzatzea eta Interneteko erabiltzaileen artean ospe handiena dutenak saritzea. Lehiaketak sari ikusgarriak banatuko ditu finalera heltzen diren taldeen artean.

Aurtengo edizioak baditu berrikuntza batzuk iazko edizioarekin alderatuta. Alde batetik, lehiaketaren lehenengo fasean epaimahai bat egongo da lehiakideen kalitatea neurtuko duena parametro musikaletan soilik oinarrituz. Epaimahai horrek aukeratuko ditu finalera pasatuko diren lau taldeetatik bi. Gainontzeko bi taldeak, iazko edizioan bezala, sare sozialetan osperik handiena dutenak izango dira.

Beste alde batetik, ospe hori neurtzeko modua da beste berrikuntzetako bat. Aurtengo edizioan hiru faktore hartuko dira aintzat: taldeak zuzenean jasotzen dituen boto kopurua, eta taldeak bandenlehia.com atarian duen profila bai Twitterren bai Facebooken argitaratzen den aldi kopurua.

Aurten, final handia Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da, 2010eko abenduaren 3an. Bertan, finalera heldu diren lau taldeak zuzeneko kontzertu batean lehiatuko dira. Amaitzeko, hara hurbiltzen direnek talde ezagun baten kontzertuaz gozatu ahal izango dute: The Uskis.

 

Oinarriak eta informazio guztia lehiaketaren web orrian: www.bandenlehia.com