Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Amaiur: Ikuskizun artistiko-musikala, Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean
Amaiur: Ikuskizun artistiko-musikala, Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean - Image

Ikuskizuna, antolatzaileek azaltzen duten moduan “historia handiko gertakarietatik inspiratua izan bada ere, ez da egiazko gertaera berritzea. Dena den, Amaiurko herritarrek nahi izan dituzte gogoratu eta ospatu haien arbasoak. Nafarroa baten alde beren bizia eskaini duten guziak 1521 eta 1522 urteetan”. 

Bereziki Henri II Albreten ondoan Noainen edo beraien herriko gaztelu zaharreko setio ikaragarrian erori diren gizon eta emakumeak. Kantuaren, dantzaren eta poesiaren bidez Nafarroa Euskal Herria zela azaltzen dute beldurrik gabe.

 

Agian, beste ikuspegirik badago han edo hor baina aztarnak eta testigu asko ditugu gure begien aurrean frogatzeko. 

 

“Euskaldun garenez, alderdi hori defenditu dugu, jakinez ere denborak bere lana egin duela, eta bistan dena Zantxo Handiaren ametsa ez dugula berriz ikusiko. Mendeurren honetan, eskaini nahi ditugu gure kanta eta dantzak gure arbaso miresgarriei.Ez ditugu ahazten eta haien ametsa gurea da”.

 

Ikuskizuna lau egun eta bi leku ezberdinetan izango da, uztailaren 20an eta 21ean Amaiurren eta Abuztuaren 10 eta 11an Maulen.  

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Gainera, Azkue Fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik  Amaiurren (Baztan) uztailaren 21ean, “Haien Ametsa Gure da” ikuskizun artistiko-musikala ikusteko aukera izango duzue dohainik. 25 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu galdera hau erantzuten duten guztiontzat:

 
"Amaiur" ikuskizun artistiko-musikalean kontatzen diren istorioak egiazkoak al dira? 


Idatzi email bat info@azkuefundazioa.eus edo tweet bat @AzkueFundazioa erantzunarekin eta zure datuekin eta zozketan parte hartuko duzu! 

 

Animatu zaitezte etortzera eta parte hartu gure zozketan, 25 sarrera bikoitz ditugu!

 


Lehiaketaren oinarriak: Parte hartzeko epea ekainaren 27an hasi eta uztailaren 12an bukatzen da. Erantzuten duten guztiek parte hartzen dute lehiaketan. Zozketa uztailaren 13an egingo da eta irabazleen izenak argitaratuko dira, baita beraiekin zuzenean kontaktatu ere. Sarrerak uztailaren 16tik 20ra jaso ahal izango dira, Azkue Fundazioaren egoitzan (Bilbon), eta Euskal Kultur Erakundearen egoitzan ere (Uztaritzen). 25 sarrera bikoitz daude guztira. Parte hartzeko modua email bitartez, eta Twitter bitartez izango da. 

 

 

EGITARAUA: AMAIUR (BAZTAN) NAFARROA. UZTAILAK 21, LARUNBATA (Baztandarren Biltzarra Bezperan)
 

20.00etan desfilea, 21.00etan ikuskizuna

Partaideak

Sorkuntza eta Zuzendaritza: Pier Paul Berzaitz

Ahots bakarlariak: Mixel Arotze, Audrey Carrique, Kattakin Indaburu, Arantxa Irazusta, Isabelle Jaury, Petti, Magali Zubillaga

Kantariak: Gaztelu Taldea. Zuz. Fernando Cortijo, Xiberoko Zohardia eta artzainak

Dantzariak: Aukeran Dantza Taldea. Edu Muruamendiaraz, Amaiur Dantza Taldea Xiberotar dantzariak

Bertsolaria: Amets Arzallus

Antzerkilariak: Benat Montan, Peio Larre, Baztandar Antzerkilariak, Aranzadi Zientzi Elkarteko arkeologoa

Musikariak: Karlos Jimenez, Txema Garces, Xanet Arozena, Igor Telletxea, Paxkal Garde, Luis Fernandez, Francisco Herrero

Teknikariak: Soinua eta argiak: INGUNTZA

Soinu teknikaria: JOSEAN EZEIZA

Egunean zehar…

Gazteluari bisita gidatuak: Goizez, 10.00tatik. Orduoro, Amaiurko ermitatik.

Eta gainera: Artisauak herriko plazan, Musika karriketan barna, Arratsaldez, haurrentzat animazioa, birziklapen tailerrak…