Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Arrakasta itzela Durangoko Azokan, #keinukaeuskarari egitasmoarekin
Arrakasta itzela Durangoko Azokan, #keinukaeuskarari egitasmoarekin - Image

Gainera egitasmo honi gure Euskararen Interpretazio Zentroan jarraipena emateko aukera izango dugu urte osoan zehar. Photocall-a gure Interpretazio zentroan jarriko dugu, ikasturtean zehar bisitan datozen ikasleekin ere egitasmoa aurrera eramateko.

Zenbait datu interesgarri

Gure helburuetariko bat jendearen parte-hartzea lortzea zen baina espero genuen baino argazki gehiago atera  genituen, guztira 800 argazki inguru atera genituen.

Datu hauek kontutan hartuta, oso pozik gaude gure egitasmoak izan duen harreragatik.

Gainera gure beste helburu nagusia zena ere lortu genuen: Trending Topic izan ginen egunero azokak iraun zuen bost egunetan zehar eta jende asko, baita ospetsuak ere, hurbildu ziren gure stand-era argazkia ateratzera.

 

 

Irabazlea

Keinurik onenari iPad bat oparituko diogu. Parte-hartze handia izan genuen eta irabazlea aukeratzea ez da lan erreza izan, baina azkenean badaukagu, irabazlea: Fede Albizu eta Peio Albizu dira, Portugaletekoak, zorionak!!! 

Eskerrik asko beste partaide guztiei gure egitasmoan parte hartzeagatik!!

Argazki guztiak ikusteko aukera daukazu oraindik, bilduma honetan daude:

http://www.flickr.com/photos/azkuefundazioa/sets/72157628414437973/

 

Eta bertan egon ez bazineten, bideo honi esker egitasmoa hobeto ezagutuko duzue: