Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Atzo bukatu ziren Azkue Fundazioak antolatutako Wikipedia ikastaroak Mondragon Unibertsitatean ospatutako saioarekin
Atzo bukatu ziren Azkue Fundazioak antolatutako Wikipedia ikastaroak Mondragon Unibertsitatean ospatutako saioarekin - Image

“Egin zure sarrera Wikipedian” lelopean Azkue Fundazioak euskarazko Wikipedia sustatzeko helburuarekin ikastaro bat burutu du. Ikastaro hau Euskal unibertsitaeetako zenbait fakultateetan ospatu da saio ezberdinetan, hala nola, Deustuko Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean.

Atzoko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eskeini zen saioa azkenengoa izan zen. Irakaslea Mikel Iturbe euskarazko wikipediako administratzailea izan zen, Goi Eskola Politeknikoan ingeniaritza informatikoko ikasle dena hain zuzen ere.

Ikastaro hauetan landutako gaiak Wikipediaren ingurukoak izan dira. Historia, euskarazko wikipediaren historia eta funtzionamenduari eskeinitako atal praktikoa ere.

Proiektu honekin lotuta, Azkue Fundazioak “II.Iñaki Ugarteburu Saria” Wikipedia lehiaketa jarri zuen martxan martxoan eta ekimen honetan Euskarazko Wikipedia, Eleka, EIRE elkartea, EHU/UPV eta  Deustuko Unibertsitatea ditu laguntzaile.

Honen helburua, Unibertsitate mailako testuak (sarrerak) euskarazko Wikipedian ugaritzea da. Unibertsitateko ikasleek har dezakete parte eta datorren maiatzaren 6an bukatzen da ekarpenak aurkezteko epea.

Lehiaketa honetan unibertsitateko alor zientifiko bakoitzari dagozkion bi lanik onenak sarituko dira: Giza zientziak, Gizarte zientziak, Natur zientziak, Osasun zientziak eta Teknika eta teknologia zientziak.
 
Alor bakoitzeko sariak hauek izando dira: lehenengo saria, urte beterako Internet konekzioa duen iPhone bat eta bigarrena iPad bat. 

Berriak:

Mondragon Unibertsitateko webgunean berria