Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioa Durangoko Azokan: #KeinukaEuskarari: keinu bat egingo zenuke euskararen alde?
Azkue Fundazioa Durangoko Azokan: #KeinukaEuskarari: keinu bat egingo zenuke euskararen alde? - Image

Aurten ere Azkue Fundazioak Durangoko Azokan bere lekua izango du. Azken egitasmoen berri eta datozenen aurkezpenaz aparte, Durangoko Azokaren giroarekin bat datorren ekimen bat burutuko du aurten, #KeinukaEuskarari deritzona. Honek, euskararen aldeko keinu fisiko eta sinbolikoa adieraziko du eta jendearen parte-hartzea eskatzen du ere.

Azkue Fundazioak Durangoko Azokara doazen guztiak animatu nahi ditu ekimenean parte har dezaten eta euskararen ohiartzuna interneten zabaldu dadin. Azokara joan ezin izango dutenek, aukera daukate ere ekimenarekin bat egiteko.

#KeinukaEuskarari Azkue Fundazioak martxan jarri duen eta Durangoko Azokan burutuko duen kanpaina da. Azokan bertan jendearen parte-hartzea sustatzeko ekimena da.

Euskarria, Internet eta sare sozialak izango dira.
 

Helburua eta ezaugarriak

Azkue Fundazioak Durangoko Azokan bizi den giro euskalzalea aprobetxatu nahi du eta hau internet mundura igorri ere.

#KeinukaEuskarari ekimenak jendearen parte-hartzea eskatzen du, keinu fisiko eta sinbolikoa eginez euskararen aldeko konpromisoa adierazteko eta interneten ere euskararen ohiartzuna zabaltzeko.

 

Nahiz eta parte-hartze zuzena Azokan bertan burutu, beste modu ezberdin batzuez ere ekimena sustatu nahi dugu eta horregaitik egitasmoarekin bat egiteko aukera ezberdinak eskeintzen ditugu.

 

Nola parte hartu?

Parte-hartzea oso erreza da eta ez du batere apurtzen Azokaren giroaz disfrutatzeko aukera.

Esan bezela, aukera ezberdinak daude ekimenarekin bat egiteko:

  • Durangoko Azokan zuzenean: Azokan Azkue Fundazioaren stand-era hurbildu eta argazki bat atera. Fundazioko kideak sarera igoko dituzte argazkiak #KeinukaEuskarari etiketa pean.

    Edozeinek izango du argazkia partekatzeko aukera sare sozial ezberdinen bidez.

    #KeinukaEuskarari Twitter-en Trending Topic izatea lortu nahi dugu guztion laguntzarekin.

    Parte-hartzaile guztien argazkien artean politena aukeratuko du epaimahai batek eta horrek iPad2 bat irabaziko du. Oparia Azoka eta gero banatuko da.
     

  • Banatuko ditugun pin-ak jantziz.
     
  • Edozein lekutatik, internet bidez ekimenarekin bat eginez: Azokara etortzeko aukerarik ez daukatenek argazkia egin dezakete ere euskararen aldeko keinua adieraziz eta esandako #KeinukaEuskarari hashtag horrekin sarera igo ere.
     
  • Sare sozialetan pic badge-a erabiliz: Sare sozialetako norberaren profiletan irudi gisa adierazteko pic badge bat sortu dugu ere.
    Iruditxo honek “Nik #KeinukaEuskarari, eta zuk?” leloa dauka eta sare sozial ezberdinen norberaren irudiari eransteko prestatuta dago.

    Honekin euskararen aldeko konpromisoa ere grafikoki adierazteko aukera eskeintzen dugu.
    Pic Badge hau webgunetik deskarga daiteke.

    Animatuko zarete eta ekimenarekin bat egingo duzue?

 

Informazio gehiagohttp://www.azkuefundazioa.eus/keinukaeuskarari