Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioa Durangoko Euskal liburu eta disko Azokaren 45. edizioan
Azkue Fundazioa Durangoko Euskal liburu eta disko Azokaren 45. edizioan - Image

Aurten ere eta bigarren urtez, Azkue Fundazioa Durangoko Euskal liburu eta disko azokan egon zen stand propioarekin. Aurtengoa 45. edizioa izan da eta 2003. urteaz geroztik urtero egin den moduan, Durangoko Landako Erakustazokan ospatu da, 2010eko abenduaren 4tik 8ra. Azkue fundazioa bertan egon zen bere lanaren berri emateko eta zenbait material eskaintzeko.

 

Horretaz aparte, abenduaren 7an Azkue Fundazioko zuzendaria den Rodrigo Gartziak hitzaldi bat eman zuen Azokaren aretoan. Aukera bikaina izan zen fundazioak datorren urtera begira euskuartean dituen egitasmoen berri izateko.

 

Azokari dagokionez 3 espazio nagusi izan ditu saltokiez gain: Haur literatura Aretoa, Ahotsenea eta lehenago komentaturiko Aretoa. Bestalde, aurkeztu ziren 505 nobedadeak, bertako 285 standetan ikusi eta erosi ahal izan ziren.

 

 

 

GURE ARGAZKIAK:

http://www.flickr.com/photos/azkuefundazioa/sets/72157625534246600/

PRENTSAN:

http://www.deia.com/2010/12/08/ocio-y-cultura/cultura/euskara-sareratuz
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/12/08/ocio-y-cultura/cultura/euskara-sareratuz
http://www.noticiasdealava.com/2010/12/08/ocio-y-cultura/euskara-sareratuz

Gainera Durangoko Azokako telebistan ere Xaramela egitasmoaren inguruan ETXEk bertsionatu duen Urkoren "Guk euskaraz" abestiaren bideoa ikusgai izan dugu: