Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioa Euskara Bizia Batzordeko partaide da.
Azkue Fundazioa Euskara Bizia Batzordeko partaide da. - Image

“Euskara Bizia” batzordea Bizkaiko foru erakundeko Kultura Sailari atxikita egongo da. Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: euskararen alde lan egiten duten elkarteen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea; Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea; gomendioak eta proposamenak egitea, eta elkarte eta erakundeen arteko harremanetarako eta komunikaziorako foro gisa jardutea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak “Euskara Bizia” batzordea sortzea erabaki du, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen alde lan egiten duten elkarteak laguntzeko eta haien jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori kide anitzeko organo aholku-emaile bat izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita egongo da.

Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: euskararen alde lan egiten duten elkarteen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea; Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea; gomendioak eta proposamenak egitea, eta elkarte eta erakundeen arteko harremanetarako eta komunikaziorako foro gisa jardutea.

Batzordeak kide hauek izango ditu: Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari (Kulturako diputatua, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua) eta erakunde hauetako ordezkari bana: Eudel, Alkarbide, Azkue Fundazioa eta euskararen alde lan egiten duten elkarteak, erakundeak eta pertsona ospetsuak. Kulturako diputatuak berak izendatuko ditu elkarteak, erakundeak eta pertsonak, foru agindu bidez.