Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioa gazteentzako Prestik´10 enplegu azokan egon da
Azkue Fundazioa gazteentzako Prestik´10 enplegu azokan egon da - Image

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkue Fundazioak stand propioa izan zuen Enpresa Berritzaileen gunean gazteentzako Prestik´10 enplegu azokan. Astelehenean eta asteartean ospatutako azokak Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK izan ditu antolatzaile. Aukera paregabea izan zen fundazioa ezagutarazteko, baita Euskararen arloan topa daitezkeen lan eskaintzen berri emateko. Gainera, itzelezko arrakasta izan duen “Bota Shakirari euskarazko hitz gozoa” lehiaketaren sariak banatu genituen, Azkue Fundazioko Facebookeko “FanPage”-etik bideratua. Gazteek Internet eta sare sozialak euskaraz erabiltzen dutenaren seinale.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskalduna Jauregian ospatutako Prestik’2010 azokak izugarrizko arrakasta izan du. Izatez, 6.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren gurera. Enpresetako hainbat profesional entzuteko aukera egon zen stand eta hitzaldietan, baita enpresen lan eskaintzak ezagutzeko aukera. Honez gain, enpresen buzoia ere jarri zuten Euskalduna Jauregian gazteek kurrikuloak uzteko; guztira 11.530 jaso zituzten. 42 enpresak parte hartu izanagatik, guztiek ez dute xede bera. Hauek dira sei helburu ezberdinak: laneratzea; prestakuntza; enpresa-erakundeak; enpresa berritzaileak; erreferente diren enpresak eta ekintzailearen tourra.