Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE Fundazioa Pariseko XXIX. EXPOLANGUES Azokan
AZKUE Fundazioa Pariseko XXIX. EXPOLANGUES Azokan - Image
Azoka honetan 200 erakusketari baino gehiago egongo dira: 30 herrialde eta 80 hizkuntza. 22.000 bisitari bertaratzea aurreikusi da.
 
Azkue Fundazioak bere standa izango du. Bertan, pantaila elkarreragilea izango du; horren bidez, Bizkaiko erakunde honek gazteei eta gizarteari, oro har, euskararen erabilera areagotzeko sarearen eta teknologia berrien bidez eskaintzen dizkien proposamenak erakutsiko dira.
 
Josune Ariztondo, Kulturako foru diputatua eta Azkue Fundazioaren patronatuaren burua, erakunde honen ordezkaritzaren buru izango da Pariseko 2011ko Expolangues Azokan; Azoka hori Frantziako hiriburuan egingo da, otsailaren 2tik 5era bitartean.
 
Josune Ariztondok, Azkue Fundazioa patronatuaren buruak eta Kulturako diputatuak, Miren Dobaran, Bizkaiko foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, eta Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziarekin batera,  aurreikusi du, azokak iraun bitartean, zentro eta kultura-erakundetako arduradunekin elkartzea. 
 
Expolangues, duela ia hiru hamarkadatik, hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzarekin lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataforma ezin hobea da.  Berlingo ekitaldi honetara, 30 herrialdetako 200 erakusketari baino gehiago bertaratu ohi dira, eta 80 hizkuntza biltzen dira bertan; 22.000 bisitari joan ohi dira. Arabiera izango da ohorezko hizkuntza gonbidatua aurtengo Pariseko Expolangues azoka honetan.
 
Expolangues Azokan erakusketariek atzerriko hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazioa eta kulturen gaineko informazioa eskaintzen dute. Erakusketarien artean, besteak beste, honakoak izaten dira: mundu osoko hizkuntza-eskolak, hizkuntzetan espezializatuta dauden bidaia-agentziak, enbaxadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak… Kultura-topagune honetara bertaratzen diren gehienak bigarren hezkuntzako ikasleak, irakasleak, akademia-tutoretzako arduradunak, katedradunak, itzultzaileak eta interpreteak dira.
 
Azkue Fundazioa 2009ko azaroan aurkeztu zion Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari, eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost instituzio eta erakunderen –publiko zein pribatu–proposamentzat aurkeztu zuen. -Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala-. Euskararen erabilera sarean eta, batik bat, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuarekin sortu zen.

Prentsa Dossierra:
 

 

ElPaís: "Acuerdo entre la Fundación Azkue y Kultur Erakundea" (2011-02-05)

20minutos: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera" (2011-02-04)

Noticias.terra: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera" (2011-02-04)

Europapress: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera" (2011-02-04)

Diariovasco:"Etxepare Institutua eta Azkue Fundazioa, batera Pariseko Expolangues-en" (2011-02-04)

DiarioBilbao: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París"  (2011-02-03)

Elcorreo: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-03)

Deia: "Pariseko Expolangues azokan izango da Azkue Fundazioa, zapatura arte" (2011-02-02).

20minutos: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-02)

Europapress: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-02)

Lainformación: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-02)

Que!: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-02)

Gentedigital: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París" (2011-02-02)

Bizkaie.biz. "Pariseko Expolangues azokan izango da Azkue Fundazinoa" (2011-02-03)

DiarioBilbao: "Azkue Fundazioa participa en la XXIX Feria Expolangues de París"

Argazki galeria:

Flickr

 

Bideoak:

Youtube