Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE FUNDAZIOA PARISKO XXVIII. EXPOLANGUES AZOKAN
AZKUE FUNDAZIOA PARISKO XXVIII. EXPOLANGUES AZOKAN - Image

Azokan 200 erakusketari baino gehiago egongo dira: 30 herrialde eta 80 hizkuntza. 22.000 bisitari bertaratzea aurreikusi da.

Kulturako Foru Diputatua eta Azkue Fundazioaren patronatuaren buru den Josune Ariztondo, azken erakunde honen ordezkaritzaren buru izango da Parisko 2010ko Expolangues Azokan; alegia, Hizkuntza eta Kulturen Nazioarteko Azokan. Azoka hori Frantziako hiriburuan ospatuko da, otsailaren 3tik 6ra bitartean.

Josune Ariztondok, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia, eta Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziarekin batera,  aurreikusi du, azoka iraun bitartean, zentro eta kultura-erakundetako arduradunekin elkartzea, besteak beste: Jean Philippe Larramendy, France-Euskadi Institutuaren lehendakaria, edo Pariseko Cervantes Institutuaren zuzendaria den Enrique Camacho. Kataluniar Generalitatearen delegazioa Frantzian ere bisitatuko du. Katalana izango da ohorezko hizkuntza gonbidatua aurtengo Parisko Expolangues azoka honetan, “Katalana, 10.000 milioi europarren hizkuntza” lema lez izango duena.
Expolangues, duela ia hiru hamarkadatik, hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzarekin lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataforma ezin hobea da.  Parisko ekitaldi honetara, 30 herrialdetako 200 erakusketari baino gehiago bertaratu ohi dira, eta 80 hizkuntza biltzen dira bertan; 22.000 bisitari joan ohi dira.

Expolangues Azokan erakusketariek atzerriko hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazioa eta kulturen gaineko informazioa eskaintzen dute. Erakusketarien artean, besteak beste, honakoak izaten dira: mundu osoko hizkuntza-eskolak, hizkuntzetan espezializatuta dauden bidaia-agentziak, enbaxadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak… Kultura-topagune honetara bertaratzen diren gehienak bigarren hezkuntzako ikasleak, irakasleak, akademia-tutoretzako arduradunak, katedradunak, itzultzaileak eta interpreteak dira.

Azkue Fundazioa pasadan azaroan aurkeztu dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari, eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost instituzio eta erakunderen –publiko zein pribatu–proposamentzat aurkeztu zuen. -Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala-. Euskararen erabilera sarean eta, batik bat, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuarekin sortu zen.
 

 

http://www.expolangues.fr/