Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak abian jarri du “Wikiplaza” Wiki plataforma.
AZKUE fundazioak abian jarri du “Wikiplaza” Wiki plataforma. - Image

Wikiak erabiliz, web nabigatzaile baten bidez erabiltzaileek sor, alda, osa edota ezaba ditzaketen orrialdeak, AZKUE Fundazioak “WIKIPLAZA”, wikiplaza.azkuefundazioa.eus, Wiki plataforma  aurkezten du, euskarazko edukiak, hala nola bideoak, irudiak, ikas materialak, datu zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzeko guztion eskura egon daitezen. Hau da, AZKUE fundazioak Jakintza Librea  bultzatzea nahi du eta horretarako, gizarte eragile eta talde desberdinen arteko elkarlana ezinbestekotzat jotzen du.  Gauzak hala, hurrengo hilabetetan, ondoren adierazitako eragileekin harremanetan jarriko da AZKUE fundazioa eta Wikiplazan beraien komunitatea sortzeko aukera eskainiko die.

• Unibertsitarioak (euskal zentro desberdinetako ikasle eta irakasleak)
• Ikastetxeak (Euskararen Interpretazio Zentroaren bisitariak)
• Euskaltegiak
• Udaletako eta Mankomunitateetako  Euskara Zerbitzuak
• Elkarteak eta Enpresak
• Euskal komunitateak munduan
• …eta bere Komunitate propioa  sortu nahi duen edonori.

Komunitateek wikiak erabiltzeko aukeraz gain, blogak, foroak eta dokumentu biltegiak sortzeko aukera izango dute.

Alkarbidek (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea) badauka martxan jada bere komunitatea. Bestalde, gaurtik aurrera eta Euskarazko Wikipedia sustatzeko helburuarekin, “Iñaki Ugarteburu Saria” komunitatea jartzen du martxan AZKUE fundazioak Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin batera. Gainera, ekimen honetako laguntzaileen artean Euskarazko Wikipedia, Udako Euskal Unibertsitatea,  EHU/UPV,  eta Deustuko Unibertsitatea daude.

Prentsa dosierra:

 

  • Telebistan:

 

– ETB3 – Nickdutnik (Wikiplaza egitasmoaren inguruko erreportaia)

 

  • Estrategia Empresarial (sakatu irudian):

  

  • Deia:

– Ortzadar (3. orrialdea)

Azkue Fundazio sortu berriak Iñaki Ugarteburu Saria aurkeztu du Bilbon

Bog@ando por la red – Iker Merodio – Los premios Iñaki Ugarteburu de Wikiplaza

 

  • Gara:

Premio Iñaki Ugarteburu, nueva propuesta de Azkue Fundazioa
 

  • Sarean:

Agenda Digital@

Sustatu

Zuzeu