Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue fundazioak bi ekimen berri landu ditu webgunean.
Azkue fundazioak bi ekimen berri landu ditu webgunean. - Image

Azkue fundazioak  www.hizkuntzagutxituak.net eta EKE "Euskal Kultur Erakundea" wiki komunitatea aurkeztu ditu Parisko Expolangues standean.

EKE:

Azkue fundazioak wikiplazan, wikiplaza.azkuefundazioa.eus webgunean,    komunitate propio bat sortzeko aukera eman dio Euskal Kultur Erakundea-ri bere ekimenak ezagutarazteko. Wiki plataforma honetan dokumentu biltegiak, blogak, foroak eta wikiak sortzeko eta erabiltzeko aukera dago. Gune hau elkarlanean jorratuko diren egitasmoak bideratzeko ere erabiliko da.

Aldi berean, Azkue fundazioak Euskal Kultur Erakundea-ren eke.org webgunerako sarbidea jarri du azkuefundazioa.eus webgunean, eta gainera, Euskal Kultur Erakundea-ri buruzko albisteak azkuefundazioa.eus webgunean eta sare sozialetan plazaratuko dira.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hizkuntza gutxituak:

Azkue fundazioak landu duen www.hizkuntzagutxituak.net webgunean, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin elkarlanean sortu dugun fitxategia ikus daiteke. Euskal Herrian nahiz munduan zehar bizirik baina arriskuan dauden hizkuntzen berri ematen da bertan.
 
Aukeratu dugun lagina hizkuntza gutxituak osatzen dute, alegia, arrazoi bat edo besterengatik erabilera murriztua eta bere biziraupena mehatxatua dute, eta bestalde, azken urteetako immigrazioaren eraginez Euskal Herrian hiztunak izan ditzaketen hizkuntzak dira.