Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak bihar hilak 15 Korrikan parte hartuko du eta lekukoa eramango du San Inazio – Deustuan zehar
Azkue Fundazioak bihar hilak 15 Korrikan parte hartuko du eta lekukoa eramango du San Inazio – Deustuan zehar - Image

Korrika 17 dagoeneko martxan dago eta bere ibilbidearen erdia bete du. AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoi honek gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Apirilaren 7an hasita 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatzen ari da, bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Igandean Donostian izango du helmuga eta jai aparta ospatuko da. Azken kilometroa beteta, lekukoak gordetzen duen mezua irakurriko da.

Bihar hilak 15 Bilbora helduko da Korrika. Korrikalariz jositako herensuge luze baten antzera hiriko auzo eta kaleetan zehar euskararen mezua zabalduko da jai giroan murgilduta. Azkue Fundazioak Korrikan ere parte hartuko du, nola ez.

Gurea 1.954. kilometroa izango da eta Sarrikoko metro sarreratik Bidarteraino eramango dugu lekukoa, Deustuko auzoan zehar. Azkue Fundazioko kideok lekukoa Intxisu ikastolako eta San Inazioko eskolako ordezkarien eskutik jasoko dugu eta gure kilometroa bukatzean Magisteritza eskolakoei pasatuko diegu.

Beraz, 18:25etan itxaroten zaituztegu gurekin Korrikari eusteko eta elkarrekin kilometro hori burutzeko. Egingo dugu korrika elkarrekin? Animatu zaitezte!

Korrikak Bilbon egingo duen ibilbidea:


Ver K17 Bilbo en un mapa más grande