Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen IV. Irakurraldian parte hartu zuen Arriaga Antzokian
Azkue Fundazioak Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen IV. Irakurraldian parte hartu zuen Arriaga Antzokian - Image

Azkue Fundazioko kideok BILBO ZAHARRA euskaltegiak antolatutako Klasikoen IV. Irakurraldia ekitaldian parte hartu genuen ekainak 16an Arriaga Antzokian.
Aurten Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobela izan da irakurketarako aukeratua eta, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den ekimen honetan, 400 irakurle inguru aritu ginen eleberriaren pasarteei bizitza ematen.

Hamabi orduz, jarraian eta ozen, nobelaren irakurketan aritu ziren euskal kultura, gizarte, politika, ekonomia, hedabide edo kirolarekin harremanatuta dauden lagun asko.

 

 

Protagonista bereziak ere euskaltegiko ikasle eta irakasleak, ekimen honen bidez Euskara Ikasleen Jaia ospatzen bait dute eta euskaltegiko ikasle guztien urte osoko ahalegina txalotzen dutela. Eta nola ez, Ramon Saizarbitoria idazlea bera ere bai; berak eman zion hasiera gainera goizeko zortziretan irakurketa publikoari.

Mundu osoko hamabost Euskal Etxeek ere heuren pasarteak irakurtzen grabatutako bideoak bihaldu zituzten eta hauek irakurle presentzialen ekarpenekin tartekatu egin ziren.

Duela hiru urte Axularren Gero, duela bi Mogelen Peru Abarca, iaz Jon Miranderen Haur besoetakoa eta aurten Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso izan dira aukeratutako lanak. Beraz, autorea bizirik dirauen lehenengo ekitaldia izan da aurtengoa.

Irakurketa zuzenean jarraitzeko aukera ezberdinak eman ziren, bai Arriagako plazan jarritako pantaila haundiaren bidez, eta bai EITB.com-ek zabaldutako streaming bidezko emanaldiaren bidez.

Hemen ikus daitezke irakurketaren pasarte guztiak

EITB-ko berria bideoa

Flickr-eko argazki bilduma