Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak eta BBK-k BBKKlip bideo laburren lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu dute
Azkue Fundazioak eta BBK-k BBKKlip bideo laburren lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu dute - Image

BBKKlip lehiaketaren irabazleakBBK eta AZKUE Fundazioak banatu dituzte gaur, urtarrilak 14 larunbata, "BBKklip" lehiaketaren lehenengo edizioaren sariak.
Lehiaketa honek euskararekin, Euskadirekin eta egungo gure gizartearekin lotura duten bideo laburrak saritzen ditu. Egitasmo honek euskara hizkuntza indartzea bilatzen du, euskarak tradizio luzea duen hizkuntza izanik, eta baita erakustea ere nahiz eta euskara hizkuntza zaharrenetako bat izan, hizkuntza berritzailea eta dibertigarria izan daitekeela.

BBKklip lehiaketak hiru kategoria eta bi modalitate zituen. Kategoria tematikoak Sormena, Dibertigarria eta TradBerri (tradizionalaren eta berriaren arteko lotura) ziren. Modalitateetan bestalde, bi adin talde bereizten ziren: bat 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako, eta bestea 25 urte baino gehiago dituztenentzako.

Ekitaldian 14 sari banatu dira guztira eta kategoria eta modalitate bakoitzeko bideo irabazleak proiektatu dira. Kategoria eta modalitate bakoitzeko finalistek 600€-ko diru-txekea jaso zuten, eta kategoria bakoitzeko irabazleek 1000€.

BBKKlip lehiaketaren irabazleakSari banatzaileak hurrengo hauek izan ziren: Miren Dobaran Andrea– Bizkaiko Foru Aldundian euskararen promozioan Zuzendari Nagusia; Juan Mari Saenz de Buruaga Jauna – BBK-ko Zuzendari Nagusia; Andres Urrutia Jauna– Euskaltzaindiako Lehendakaria; Sabin Anuzita Jauna – Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Zinegotzia  ;   Gidor Bilbao Jauna – UPV/EHU-ko Euskara Erretoreordea eta Rodrigo Gartzia Jauna – Azkue Fundazioaren Zuzendaria.

Asier Ormaza eta Itziar Ituñok aurkeztu dute ekitaldia, humore eta giro onez. Gainera, sari banaketan folkfussion kontzertu batez zuzenean gozatzeko aukera egon da.

 

 

Lehiaketaren irabazleak

 

  • Sormena Sariaren Finalistak – 25gorako kategoria:

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

Nahi dugulako, Beharra dugula

Alberto Lasaga

2

Itsasoan Galduta

Victor Fuentes eta Beatriz Nalda

3

BerriOn Abesbatza Txoria Txori

MariJoxe Azurtza

 

Irabazleak: Victor Ruiz eta Beatriz Nalda : Itsasoan Galduta

  • Sormena Sariaren Finalistak– Gazteen kategorian:

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

Argiak

Maddi Barber

2

Euskaraz bizi

Ane Ortiz ,Nerea Ruiz,Xabier Blanco

 

Irabazlea:  Maddi Barber : Argiak

  • Dibertsioa Sariaren Finalistak– 25-gorako kategorian:

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

GATZA

JUAN BIDEGAIN

2

Ez zaitez lotsatu!

Abel Isasi

3

Hamaika ikusteko jaoiak gara!

Laura Carazo

 

Irabazlea:  Juan Bidegain: GATZA

  • Dibertsioa Sariaren Finalistak– Gazteen kategorian:

 

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

Euskararen aldaketak!

SanInazioBHI

2

Udaberria

Batakazo producciones

 

Irabazlea: Batakazo producciones: Udaberria

  • Tradberri Sariaren Finalistak – 25-gorako kategorian:

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

Aztarnak

Ander eta mikel

2

Euskera… atzo, gaur eta beti

Aitor Herrera

3

Zenbat buru, hainbat aburu

MariJoxe Azurtza

 

Irabazlea: Aitor Herrera: Euskera… atzo, gaur eta beti

  • Tradberri sariaren irabazlea– Gazteen kategorian:

 

Izenburua

Egilea

 

 

 

1

Amatxiren etxea

Kattalin Barber

 

Irabazlea: Kattalin Barber: Amatxiren etxea

 

Argazki bilduma hemen

Prentsan/sarean:

Deia

20 minutos

Que es

Terra

Europapress
 

Hamaika TBko erreportaia: