Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak eta Cenarrusa Foundation for Basque Culture-aren arteko lankidetza hitzarmena
AZKUE fundazioak eta Cenarrusa Foundation for Basque Culture-aren arteko lankidetza hitzarmena - Image

Jose Luis Bilbao Eguren, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eta Pete Cenarrusa, Cenarrusa Foundation for Basque Culture-aren ohorezko presidente eta sortzailearen artean sinatutako lankidetza protokolo orokorraren markoan; Josune Ariztondo Akarregi, Bizakaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta AZKUE fundazioaren patronatuko lehendakari andrea  eta bestetik Roy Eiguren, Cenarrusa Foundation for Basque Culture-aren lehendakariak lankidetza akordioa sinatu dute Boisen, uztailaren 31an, # Jailaldi2010 dela eta.

Akordio honen xedea da, Cenarrusa Foundation-aren eta AZKUE fundazioaren arteko parte-hartzea zehaztea eta erakunde bien arteko lankidetza sendotzea.  

Horretarako alde biek konpromesu zehatzak hartu dituzte. AZKUE fundazioari  dagozkion konpromezu garrantzitsuenak hurregoak izango lirateke:

  • Euskararen Interpretazio Zentroan, "Euskararen Etxean", euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez  erakusgarri eta erabilgarri dituen euskararen hitoria eta aniztasunari buruzko aplikazioa elkarreragileak eta irudiak Cenarrusa Foundation-ari lagako dizkio. Lagako diren aplikazioak hurrengoak izango dira:

          –  Euskalkiak XIX. eta XXI. Mendeetan (Luis Luziano Bonaparteren sailkapena eta Koldo Zuazorena).

          –  Euskararen ahaideak  (euskararen jatorriaren inguruko teoriak eta herri indoeuroparren zabalpena).

          –  Euskararen auzo hizkuntzak (euskara erromatarren garaian eta erdi aroan).

             Euskararen hedadura (K.a II. Mendean)

             Mithridates jokoa (euskalkien inguruko jolasa)

             Plazaola Aldizkari digitala (euskal kulturaren aldizkari digitala)

            –  Euskal pidginak (Informazio panela)

            –  Euskara eta erromesak (Informazio panela)

  • Wikiplazan, wikiplaza.azkuefundazioa.eus webgunean,    komunitate propio bat sortzeko aukera emango dio Cenarrusa Foundation-ari zein fundazio berarekin lan egiten duten pertsonei, erakundeei eta unibertsitateei bere ekimenak ezagutarazteko; hala nola, Boise State University (Basque Studies program) eta NABO North American Basque Organizations, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak , etab.  Wiki plataforma honetan dokumentu biltegiak, blogak, foroak eta wikiak sortzeko eta erabiltzeko aukera emango da.   

Era berean, Cenarrusa Foundation-ak,  Euskararen Interpretazio Zentroan  erakusgarri jarri daitekeen edukia lagako dio AZKUE fundazioari. Azaldutako edukiak alde biek adostutakoak izango dira.

Bestalde, aipatu beharra dago, egun berean  Jose Luis Bilbao Eguren, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak "Bizkaitar Argia" goraipena eman diola Pete Cenarrusa-ri, Idahoko Estatu Idazkari eta Senatari ospetsua izandakoari.