Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak Euskal Encouter 19an parte hartu du
Azkue Fundazioak Euskal Encouter 19an parte hartu du - Image

Euskal Encouter 19Euskal Encouterra ekitaldi garrantzitsua bihurtu da eta autengo jarduerek inoiz baino jende gehiago bildu dute, 16.000 lagunek parte hartu bait dute: 6.000 izena eman zutenek eta 10.000 gehiago OpenGune espazio irekira hurbildu direnak ere.

Uztailak 22 eta 25ra bitartean party herraldoi hau munduko azkarrena bilakatu da abiadura aldetik, interneteko konexioa 20.000 mega segunduerokoa izan delako. OpenGune iaz estreinatutako espazio berri honek bikoiztu egin ditu aurten jaso dituen bisitak. Eremu honetan SyFy telebista kateak zientzia-fikziozko zinemari buruzko erakusketa interesgarri bat antolatu du eta bertan 80 eta 90 hamarkadetako filmeetan agertutako tresna batzuk erakusgai egon dira; hala nola, Conan basatia filmean Arnold Schwarzenegger-ek erabilitako ezpata, Eduardo Manostijeras- en eskua, edo Batman-en Michael Keaton aktoreak erabilitako maskara.

Aurtengo Euskal Encouter-ean denetarik egon da: jolastu eta edukiak jeisteko aukera abiadura haundia aprobetxatuz, hitzaldiak, erakusketak, mota guztietako lehiaketak, aurkezpenak, gailu berrien frogak…

Euskal Encouter-a aisia, harremanak, teknologia berrietarako zaletasuna, bideojokoak… dira. Baina baita berrikuntza, teknología eta enpresa berrien sorkuntza ere. Lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatu da ere, zenbait erakunde eta enpresek euren lantaldeak osatzeko behar dituzten profil profesionalak topatzeko lehiaketak antolatu bait dituzte: Mondragon Unibertsitatea, Doccument…

Euskal Encouter 19-ko aurkezpenaBideojokoen alorrean, Gamegune bideojokoen nazioarteko txapelketaren bederatzigarren edizioa ospatu da aurten, 15 herrialdetako 24 ekiporekin. Suediako SK taldea atera da irabazle. Lehiaketa hau mundu osoko 100.000 zalek jarraitu izan dute interneten bidez. Honekin, Euskal Encouter-ekoa mundu osoko Counter Strike lehiaketa garrantzitsuenetarikoen artean kokatu da.

Eta antolatutako beste lehiaketa batetan software librea erabiliz bideojoko batetan jokatzeko ahalmena edukiko luketen robotak programatzea ere izan da helburu nagusia.

Aurtengo berrikuntzen artean, Euskal Encounter-aren barne eta lehen aldiz Euskadin, irrati-amateur ekipoak daramatzan globo estratosferikoa jaurti egin dute Euskobyte Elkarteko kideek. Globoak 30.000 metroko altuera lortu zuen eta bere kokapen, altitude, tenperatura eta bestelako parametro batzuei buruzko informazioa bidaltzeko gai zen minuturo eta bidaia interneten bidez jarraitzeko aukera izan zen.

Azkue Fundazioak ere ekitaldi herraldoi hau aprobetxatu nahi izan du eta inkesta bat burutu dugu han zeuden erabiltzaileen artean. Inkestaren helburua izan da zaletu euskaldunen nabigatzeko moduak, beharrak eta gustuak jakitea.

Flickr-eko argazki bilduma

Euskal Encouter-eko aurkezpen bideoa:

Euskal Encouter-eko SyFy erakusketari buruzko bideoa

 

INKESTA

Gainera, Azkue Fundazioak Euskal Encounterren Internet kontsumitzeko modu eta euskarari buruz inkesta bat egin zuen parte hartzaileen artean. Egindako inkestaren datuak landu eta gero hauek dira atera ditzakegun ondoriorik aipagarrienak:
 
Ekitaldia eta euskararen presentziari dagokionez, Euskal Encouterren euskarari ematen zaion garrantzia nahikoa den galdetzen genuen eta %57,66ak euskarak presentzia handiagoa izan beharko lukeela erantzun zuen. %34,96ak ematen zaion garrantzia egokia dela erantzun zuen.
 
Euskaraz antolatutako jarduerei dagokionez, ea parte hartuko luketen galdetu ostean %68,88ak jardueraren gaiaren arabera parte hartuko zuela erantzun zuen, %15,55ak baietz eta 15,4 ezetz erantzun zuen. 
 
Nabigatzeko moduak eta hizkuntzei dagokionez, zein hizkuntzatan nabigatzen duten galdetzean %64,20ak gaztelaniaz nabigatzen dutela erantzun zuten, %12,50ak euskaraz eta %20,45ak ingelesez
 
Euskara ez den beste hizkuntza batetan nabigatzearen arrazoiak hauek dira: %49ak eduki gehiago dagoelako erantzun zuen, %19,20ak errazagoa delako, %20,80ak bere lan, ikasketa, aisialdi hizkuntza beste bat delako eta %10,4ak beste arrazoi batzuengatik erantzun zuen. 
 
%16,03ak bilatzaileak euskaraz ditu konfiguratuta eta % 7,8ak beraien ordenagailuko softwarea (nabigatzaileak, sistema eragileak etab.) euskaraz dituzte konfiguratuta. Datu hauek hain baxuak izatearen arrazoiak asko dira, gehienek ohituragatik eta berez sistemak horrela datozelako erantzun ziguten. 
 
Sare sozialetan, euskara erabiltzen duten galdetzerakoan erantzunak pixka hobeagoak dira, %16,03ak baietz erantzun zuen eta %34,42ak noizean behin. 
 
Herraminta eta aplikazioei dagokionez, zein herraminta botatzen duten faltan euskaraz galdetzerakoan gehienek, %63ak nabigatzaileak eta sistema eragileak erantzun zuten. 
 
Baina software hauek euskaraz nondik deskargatu dezaketela galdetzerakoan gehienek, %55,22ak, ez dakitela erantzun zuten, eta gutxi batzuek, bakarrik %26ak deskargatu daitezkeen web gunetik software hau deskargagarri dagoela zekiten. 
 
Nabigazio mugikorrari dagokionez, smartphone, tablet eta horrelakoetan nabigatzen duten galdetzean %78ak baietz erantzun zuen. Zenbat denbora nabigatzen duten egunero hauetako sistemaren bat erabiliz galdetzerakoan %45,88ak ordu bat eta bi ordu artean nabigatzen dutela erantzun zuen. 
 
Zein sistema erabiltzen duten galdetzerakoan Android da gehien erabiltzen den sistema eragilea, inkestatuen %57,77ak erabiltzen duela erantzun zuten, Apple %22,22ak eta BlackBerry %5,55ak.
 
Hizkuntzari begira, zein aplikazio eskertuko zenuketen euskaraz horrelako gailu batetarako galdetzerakoan %42,55ak itzultzaileak erantzun zuen, %36,87ak zuzentzaileak eta %14,89ak jokoren bat erantzun zuen. 
 
 
ONDORIOAK
 
Euskal Encounterren teknologia berriak eta euskaren inguruan Azkue Fundazioak egindako inkestaren datuek sorpresa handirik ekarri ez diguten arren, aipatzekoak dira zenbait datu. Orokorrean Euskal Encounter ekitaldian euskararen presentzia eta garrantzia altua dela uste dute baina handiago aizan behar lukeela adierazi digute. 
 
Euskaldun internetzale gehienek gaztelaniaz edo ingelesez dauden edukietan nabigatzen dute, batez ere eduki gehiago dagoelako. Baina ostera, sare sozialetan euskaldun askok euskara erabiltzen duela esan genezake.
 
Orokorrean sistema eragileak eta bilatzaileak ez dituzte euskaraz konfiguratuta beraien ordenagailuetan. Nabigazioa mugikorrean asko handitu da smartphone eta tablet-ei esker eta egunero bataz beste ordu bat eta bi artean pasatzen dute interneten nabigatzen gailu hauen bitartez. 
 
Sistema eragile erabiliena Android da eta euskarazko aplikazioren bat eskatzerakoan horrelako gailu batentzat gehienek zuzentzaile eta itzultzaileak nahiko lukete.