Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak EuskalPlay, euskaraz aritzeko online joko sorta aurkeztu du
Azkue Fundazioak EuskalPlay, euskaraz aritzeko online joko sorta aurkeztu du - Image

EuskalPlay jokoa

 

Azkue Fundazioak EuskalPlay online joko sorta aurkeztu du. Berderatzi jokoz osatutako aplikazio hau euskara era didaktiko eta entretenigarriz praktikatzea da.

Plataformaren erabilpena guztiz zabala da, edonor sar daiteke eta Azkue Fundazioaren webgunearen bitartez jo daiteke edo zuzenean http://euskalplay.azkuefundazioa.eus/  estekaren bidez.
Publiko orokorrera zuzendutako garapena da, baina ikastetxeetan erabilgarria izango delakoan ere, joko bakoitzean ikasketa ze mailatarako zuzenduta dagoen azaltzen da, etiketa baten bidez.

Helburu didaktikoarekin bat eginez, joko bakoitzak euskararen inguruko eduki bat lantzen du: euskalki ezberdinetako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien historioa ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu … eta baita formato ezberdinak erabili izan ditugu entretenigarria izateko: badaude bikoteak egiteko ariketak, hitzen salda, esaldiak osatu, komikiak osatzea…

Animatu eta sartu euskaraz jokatzera!