Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak euskarazko softwarea daraman ordenagailu eramagarri bat oparitu du “Kaixo Frankie!” zozketan.
AZKUE fundazioak euskarazko softwarea daraman ordenagailu eramagarri bat oparitu du “Kaixo Frankie!” zozketan. - Image

Kaixo Frankie! euskarazko jokoa doan dago deskargagarri www.azkuefundazioa.eus webgunean. Joko honek Bilboko Indautxu plazan, Guggenheim inguruan, Getxoko Puru Zaharrean eta Usategi parkean jolasteko aukera ematen digu.

 

 

 

Abenduaren 4tik 21ra bitartean, 313 gaztek egoki erantzun dituzte AZKUEren webgunean, Kaixo Frankieren  inguruan  eginiko galderak eta ondorioz, gazte guzti horiek ordenagailu baten zozketan parte-hartzeko aukera izan dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zozketaren irabazlea Mungiako Larramendi Ikastolako Iñigo Jauregi ikaslea izan da eta gaur bertan jaso du saria BEC-en, Umeen Gabonetako Parkean (Bizkaiko Foru Aldundiaren GAZTE FAKTORIA gunean). Saria jasotzerako orduan bere anaia, Koldo eta bere ama, Lourdes laguntzaile izan ditu.  

Rodrigo Gartziak, AZKUE fundazioaren zuzendariak eta Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendariak parte-hartu dute sari banaketan. 

  • Rodrigo Gartzia, AZKUE fundazioaren zuzendaria
  • Lourdes de Blas, sarituaren ama
  • Koldo Jauregi, sarituaren anaia
  • Iñigo Jauregi, saritua
  • Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaria

Urtarrilaren 5era biratean, BEC-eko 1. pabiloian, Gazte Faktoria gunean (tekno-terminala) Frankierekin jolasteko aukera egongo da.

Gazte Faktoriaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez hurrengo webgunean: