Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak haritza landatu du “Oinez basoan”
AZKUE fundazioak haritza landatu du “Oinez basoan” - Image

Ekopass , Naider , NIE (Nafarroa Ikastolen Elkartea) eta Arbizuko Udalak euskara sustatzearen eta jasangarritasunaren interesak batu dituzte, “Oinez Basoa” izeneko proiektua abian jarriz.

Zuhaitz horiek babestuz helburu bikoitza lortuko duzu: batetik Euskara bultzatzea eta bestetik Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskararendako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarendako berriz, “Oinez Basoa” sortuz.

AZKUE fundazioak ere ekimen honetan parte-hartu nahi izan du eta horretarako haritz bat landatu da fundazioaren izenean.  

 

 

 

"Oinez Basoa" ekimenaren aurkezpen bideoa: