Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue fundazioak hitzarmena sinatu du Parisen Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin bien arteko elkarlana sustatzeko asmoz
Azkue fundazioak hitzarmena sinatu du Parisen Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin bien arteko elkarlana sustatzeko asmoz - Image

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Azkue fundazioaren patronatuko presidentea den Josune Ariztondo-k eta Euskal Kultur Erakundeko Zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek erakunde bien arteko elkarlan hitzarmena sinatu dute Parisen ospatzen den XXIX. Expolangues Azokan.

Hitzarmen honen ondorioz, Azkue fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE-ren) arteko egitasmoak bideratzeko ahalbideratuko duen elkarlanerako Komunitatea sortu da iaz aurkeztutako Wikiplaza plataforman. Horrela, dokumentu biltegiak, blogak, foroak eta wikiak sortzeko eta erabiltzeko tresna lagatzeaz aparte, EKE-ri bere ekimenak ezagutarazteko aukerak ere emango dio wiki plataforma honek. Komunitate honetan ere bere lekua izango du Pariseko France-Euskadi Insitutuak, horrelaxe adierazi baitu bertako lehendakaria den Jean Philippe Larramendy-k fundazioarekin batera izan zuen bileran.  Honetaz aparte, Azkue fundazioak Euskararen Interpretazio Zentroan erakusgarri eta erabilgarri dituen euskararen historia eta aniztasunari buruzko aplikazio elkarreragileak eta irudiak lagako dizkio EKE-ri bi hizkuntzatan: frantsesez eta euskaraz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Parisen ospatu izan den kultura-topagune honetan egoteaz gain, Josune Ariztondok, Miren Dobaran eta Rodrigo Gartziarekin batera, Pariseko Eskual Etxea bisitatu zuen.La Maison Basque-ko Zuzendaritza Batzordeko Arlette Oçafrain-ekin bildu ziren Ikastolen Elkarteak ekoiztutako euskara ikasteko eta euskaraz jolasteko materialak Eskual Etxeari oparitzeko xedearekin.Elkarraldi honetan, Eskual Etxeko dantza, abesbatza eta euskara ikastaroetan murgilduta dauden Iparraldeko hainbat gaztek parte-hartu zuten. Arlo hau, Iñigo Leturiak zuzentzen du eta bertan jatorri ezberdinetako 80 ikasle dituzte; hala nola, iparraldekoak, bigarren belaunaldiko euskaldunak, eta baita japoniar eta egiptiar bana ere. Halaber, 30 umek ere bertako ekintzetan parte-hartzen dute. 

Institut Ramon Llull-eko Hizkuntza eta Unibertsitate arloen arduraduna den Andreu Bosch-ekin eta Pariseko ordezkaria den Raul Martinez-ekin ere bildu izan dira egun hauetan.

 

Ikus Hurrengo bideoak:

 

 Iturria: hamaika.tv

 

Prentsa Dosierra

 

Deia: "Iparraldeko EKErekin sinatu du hitzarmena Azkue Fundazioak"

El Pais: "Acuerdo entre la Fundación Azkue y Kultur Erakundea"

Kulturklik: "Azkue Fundazioa eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena"

Bizkaia.net: "Azkue Fundazioaren eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena"

EuropaPress: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera"

LaInformación.com: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera"

LaInformación.com: "Acuerdo entre la Fundación Azkue y Kultur Erakundea"

Terra Noticias: "Azkue Fundazioa y Euskal Kultur Erakundea del País vasco francés impulsarán juntos la cultura vasca y el euskera"