Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak komiki digitalen inguruko jarduera eta lehiaketa jarri du martxan Euskararen Interpretazio Zentrora bisitan datozen ikasleen artean
Azkue Fundazioak komiki digitalen inguruko jarduera eta lehiaketa jarri du martxan Euskararen Interpretazio Zentrora bisitan datozen ikasleen artean - Image

2012ko martxoaren 8a

Azkue Fundazioak Euskararen Etxea kudeatzen du eta bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa ere. Honetan, ikastetxe eta publiko arruntarentzat bisitak antolatzen dira eta Azkue Fundazioak oraintsu berriztatu egin ditu interpretazio zentroko eduki asko.

2012ko martxotik aurrera, bisitariek eduki berriez gozatzeko aukera izango dute eta ikastetxeen bisitetan garatzen diren jarduera osagarriak ere. Urte honetan zehar, ikasleek euskara eta teknologiarekin harremanatuta dagoen gai bat landuko dute zentroko multimedia aretoan eta ondoren sormena astintzeko aukera izango dute, komiki digitalaren formatoan landutako eduki hoiek praktikara eramateko aukera izango dutelako. Gaiaren inguruko komikia izango dute lehiaketaren xede eta irudiak hartuta, beraiek gidoia osatuko duten bunbuiloak bete beharko dituzte.

Gaiak eta kategoriak

Gaiak teknologia eta mundu digitalarekin lotuta egongo dira eta gazteen jardueren ingurukoak izango dira. Lehen edizio honetarako gai hauek aukeratu izan dira:

  • Euskara interneten
  • Pribatutasuna sare sozialetan
  • Creative Commons eta edukien partekatzea

Talde bakoitzari gai bat proposatuko zaio eta begirale batekin landuko dituzte edukiak.

Eta bestalde, partehartzeko bi kategoria ezarri dira:

– 1go kategoria: LH 5 eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak

– 2. kategoria: DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak

komiki digitalen lehiaketako gaiak

Sariak

Sariak teknologiarekin lotutako gailuak izango dira:

18 sari banatuko dira, kategoria bakoitzetik, puntu gehien lortu dituzten hiru komikientzat (gai bakoitzetik bat):

1. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako taldeak:

  • Lehenengo saria: ARNOVA Tablet PC WiFi 10 G2 – 4 Gb tablet-a.
  • Bigarren saria: WOLDER TABLET MITAB CITY tablet-a.
  • Hirugarren saria: Energy Sistem Multimedia Color Book 3074 Touch e-book irakurgailua.

2. kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergo 1. eta 2. mailetako taldeak:

  • Lehenengo saria: Samsung Galaxy Tab WiFi P1010 tablet-a.
  • Bigarren saria: ARNOVA Tablet PC WiFi Arnova 10 G2 – 4 Gb tablet-a.
  • Hirugarren saria: ARCHOS 7 Home Tablet V2 tablet-a.

18 irabazleetariko bakoitzak, gainera, diploma bat eta korreoz Saure argitaletxeko kolekzioetako 4 komiki jasoko ditu.

Lan irabazleekin erakusketa birtuala antolatuko dugu.

Sari banaketa ekitaldia urte bukaeran ospatuko da, lehiaketa honen lehenengo edizioari bukaera emoteko.

Partehartzea

Martxotik hasita eta ikasturte honen bukaerarate 800 ikasle inguru pasatuko dira Euskararen Interpretazio Zentrotik eta jarduera honetan parte hartuko dute.

Urritik aurrera eta abendurarte lehenengo edizioa luzatuko genuke eta gabonak inguruan edizio honen bukaera sari banaketa ekitaldiarekin burutuko dugu.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen