Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak komiki digitalen lehiaketako lehenengo edizioko sariak banatu ditu gaur
Azkue Fundazioak komiki digitalen lehiaketako lehenengo edizioko sariak banatu ditu gaur - Image

Euskararen Etxera bisitan datozen ikasleekin burututako tailerrarekin lotuta egon da lehiaketa. Lehenengo edizio honetan ia 2.000 ikaslek hartu dute parte 88 taldetan. Lehiaketan ikasleek euskara eta teknologia lotzen dituzten gai bat landu eta horien edukiekin komiki digital bat sortu izan dute.

Azkue Fundazioak gaur banatu ditu komiki digitalen lehiaketaren lehenengo edizioko sariak Euskararen Etxean. Asier Kidam magoak ekitaldia aurkeztu eta antzeztu egin du eta nahi izan duten lagunek bide batez Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan dute, zentroa hilean behin larunbata goizez zabaltzen bait da publiko orokorrak ezagutzeko aukera izan dezan.

Sari banaketa ekitaldian Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Diputatua eta Azkue Fundazioko presidenta, foru-erakunde bereko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaran eta Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziak parte hartu dute.

Lehiaketaren ezaugarriak

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau 2012an egiten hasi zen, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta ondoren tailer praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena.

Tailer hauek Lehen Hezkuntzako 5. mailatik eta Batxilergoaren arteko taldeek egin izan dituzte eta hiru gaietako edukiak landu: internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak, sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarean.

Talde bakoitzak hauetako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Sormenari eutsi behar izan diote beraz istorioa osatzeko.

Parte hartzea

Lehenengo edizio honetako balantzea biziki ona da: 33 ikastetxeetatik etorritako 88 ikasle taldek hartu dute parte; guztira ia 2.000 ikasle onuradun. Beraz, edizio arrakastatsua izan dela uste dugu, bai parte hartze aldetik eta bai ikasleei zabaldutako baliabide berrien aldetik. Internet, sarea, edukien partekatzea eta euskara mundu digitalean erabili ahal izateko aukera berriak ezagutu dituzte jarduera hauen bidez.

Hilabete honetan hasi dira jada lehiaketa honetako bigarren edizioko bisitak eta urte osoan zehar luzatuko dira.

Irabazleak eta sariak

Ikasleek bikoteka edo hirunaka hartu dute parte lehiaketan eta talde bakoitzak zegokion gaiari buruzko lana osatu du. Guztira 15 lan saritu dira eta 31 irabazle daude: lehenengo eta bigarren kategorian internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak gaiekin lotutako lehenengo, bigarren eta hirugarren sari bat eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sareari buruzko gaian bigarren kategoriako hiru sari.

Hauek izan dira irabazle guztiak:

Kategoria

Saria

Maila

Irabazleen izenak

Ikastetxea

Pribatutasuna sare sozialetan

1

1

DBH 2 Leire Uribe eta Nerea Cortezon IES Unamuno (Bilbao)

2

DBH 2 Telmo Briones eta Xabier Barrutia IES Unamuno (Bilbao)

3

DBH 2 Jon Iriondo eta Guillermo Hijano Arreiturre BHI (Elgoibar)

2

1

DBH 3 Eneko Sánchez eta Mattin Aranburu Joxe Maria Iparragirre

2

DBH 3 Ines Gutierrez eta Irati Pires Aixerrota BHI (Getxo)

3

DBH 3 Begotxu eta Ariane Erandio BHI

Euskara interneten

1

1

LH 6 Irati Orio eta Izaro Arrieta Artxandape ikastola (Bilbao)

2

DBH 2 Maite Iturburu eta Nerea Castro Miguel de Unamuno (Bilbao)

3

LH 6 Markel Kerejeta eta Ander Martinez Artxandape ikastola (Bilbao)

2

1

DBH 3 Xabier Despaigne eta Kepa Zabala Aixerrota BHI (Getxo)

2

DBH 3 Anaid Cividian, Ines Casado eta Irati Bilbao Aixerrota BHI (Getxo)

3

DBH 4 Jone Santisteban eta Noemi Morales Zalla BHI (Zalla)

Creative Commons

2

1

DBH 3 Asier Diaz eta Garikoitz Marcos Begoñazpi Ikastola (Bilbao)

2

DBH 3 Joseba Pinillos eta Odei Blanco Begoñazpi Ikastola (Bilbao)

3

DBH 3 Esti Sarasola eta Garazi Bergaletxe Begoñazpi Ikastola (Bilbao)

Gure webguneko atal honetan ere ikus daiteke zer irabazi duen bakoitzak.

Eta gainera, gai bakoitzeko lanik onenak komiki digitalen online plataforma baten argitaratu dira ere.

Lankidetza

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau Saure argitaletxerekin batera lankidetzan landutako egitasmoari esker gauzatu eta uztartu da.

Flickr-eko argazki-bilduma ikusi