Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak Korrikan parte hartu zuen lekukoa Sarrikoko metro geralekutik Deustuko Bidarteraino eramanez
Azkue Fundazioak Korrikan parte hartu zuen lekukoa Sarrikoko metro geralekutik Deustuko Bidarteraino eramanez - Image

Azkue Fundazioko langileek joan den ostiralean eraman zuten Korrikaren lekukoa 1.954 kilometroan zehar, Sarrikoko metro geralekutik Deustuko Bidarte zentruraino. Azkue Fundazioko kideek Intxisu ikastolako eta San Inazioko eskolako ordezkarien eskutik jaso zuten lekukoa eta Arangoitiko magisteritza eskolakoei eman zieten kilometroa amaitutakoan.

Korrika 17 dagoeneko amaitu da eta igandean burutu zuen bere 2.507. kilometroa Donostian. Milaka pertsona hurbildu ziren Korrikaren amaiera ekitaldia ikusteko eta edizio honen mezua irakurtzeko ordua heldu zenean jendez gainezka egon zen Donostiako Boulebard-a. 

10 egunetan zehar Euskal Herria alde batetik bestera gurutzatu duen lekukoaren barruan garraiatutako mezuak honela zihoen:
 




Euskalakariak gara munduan euskaraz bizi nahi dugulako eta mundua euskaraz bizi dugulako…

Euskalakaria da, “Niri kostatzen zaidan asko baino nik nahi dut euskaraz hitxegin eta zu niri euskaraz!” esaten duen José.

Euskalakariak dira sarean euskaraz ari diren marituenti eta feizbukari guztiak.

Euskalakari ditützü prefosta, eüskara arraesküratzen eta haurrekin eüskaraz mintzatzen diren Allande ta Maider.

Euskalakari Edurne eta Mohammed, Aste Nagusian elkar ezagututa, euren arteko maitasuna euskaraz gozatzea eta amodioa euskaraz egitea erabaki zutenetik.

Euskalakari dira arauak eta hiztegiak prestatzen orduak ematen dituzten euskaltzainak eta EGA titulua atera ezinik dabilen Mireia.

“Merkealdia” kartela jarri duen Koldo ere euskalakari.

Euskalakaria da bere denboraren zati bat Mintzakide egitasmoari eskaintzea deliberatu duen Eli.

Euskalakari izateko mila modu dago, baina euskararekiko eta gure herriarekiko maitasunak biltzen gaitu guztiok.

Eta ezin da euskalakari izan euskaraz egin barik, euskaraz berba egiten ahalegindu barik.

Euskalakariak gara, euskara maite dugunez euskaraz maitatzen dugun bakoitzean.
Euskalakari, bizitzari txinpartak atera nahi dizkiogulako eta horretarako euskara bizia eta txinpartaduna behar dugulako.

Lana euskaraz egiteko euskararen alde lanean ari garelako.

Euskalakariak gara euskaraz sortzen dugunean, euskara sortzen ari garela sentitzen dugulako.

Hizkuntza guretzat poza eta ha

serrea delako, barreak eta malkoak euskaraz sortzen zaizkigulako, euskara egunero-egunero, erabiltzen, hobetzen, eraikitzen eta zabaltzen dugun mundu bat delako.

Euskalakariak gara euskaldunok munduan leku bat behar dugula sinesten dugulako, koloreak eta aniztasuna maite ditugulako, Euskal Herri zahar honen iraganari etorkizuna bermatu nahi diogulako.

Euskalakari gara euskara 

maitatzen, ikasten eta erabiltzen dugulako.

Gu euskalakari, zuek euskalakari, denok euskalakari!



 

Gaur egingo dute Korrika 17ren inguruko balorazioa arduradunek baina jakina da orain arte egindakoen arteko arrakastatsuena izan dela. Korrika 18ren zain geratzen gara beraz!