Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak Pariseko Expolangues Azokan bere ibilera hasi du.
AZKUE fundazioak Pariseko Expolangues Azokan bere ibilera hasi du. - Image

Lehenengo egunean (otsailak 2), kultura ministroa den Frédéric Mitterrand frantsesaren esku, ekitaldiaren inaugurazioa ospatu da, aurtengo hizkuntza gonbidatua arabiarra delarik. Lehenengo jardunaldi hau profesionalentzako soilik zuzendua egon da.
 
Arratsaldean Andreu Boschekin batzartu ginen, Institut Ramon Llulleko Hizkuntza eta Unibertsitate arloen arduradunarekin. Baita ere Raúl Martínezekin egon ginen, Pariseko Llull Institutuko ordezkariarekin. Bartzelonan beste batzar bat ospatzea akordatu genuen Vicenç Villatororekin, Ramón Llull Institutuko mahaiburu berriarekin.
 
Bestalde, Miren Dobaran eta Rodrigo Gartzia hurrengoekin batzartu ziren: Lurdes Auzmendi (Hizkuntza Politikaren Sailburuordea), Xabier Azanza ( Euskarabidearen zuzendaria) eta Iñigo Leturia, Pariseko Eskual Etxearen arduraduna.
 
Bukatzeko, Miren Dobaranek, Bizkaiako Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusiak, AZKUE fundazioaren Stand-a aurkezten digu.