Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioak Prestik ’10 azokan parte hartuko du
AZKUE fundazioak Prestik ’10 azokan parte hartuko du - Image
Guztira, 42 enpresa espezializatuk hartuko dute parte, eta bakoitzak bere erakustokia izango du. Prestakuntza, enplegua eta ekintzailetzarekin lotuta dauden arlo guztietako enpresak dira, sei ataletan banatuta: laneratzea; prestakuntza; enpresa-erakundeak; enpresa berritzaileak; erreferente diren enpresak eta ekintzailearen tourra.

 

Tour horretan, ikus-entzunezko erakusketa bat egongo da, honelakoak bezalako topikoak alde batera uzten laguntzeko: “Gaztea izanik enpresa bat sor dezaket? Eta dirurik ez badut?”, “Nola aurkitu ideia bat?”, “Enpresaburu izateko jaioa naiz?”…

 

Topiko horiei guztiei erantzuteko, kasu errealak erakutsiko dira, adibidez, hauek:

Kukuxumusu, bazkide bakoitzak 6.000 euro jarrita sortu zen (hiru bazkide ziren); Mikel Feijoo, Skunfunk sortu zuen, 26 urte besterik ez zituela; Wenceslao Casares, Patagon sortu zuen, 23 urterekin.

Erakusketa osatzeko, egun bi horietan zehar 70 hizlari baino gehiagok ere hartuko dute parte, azokaren barruan antolatu diren hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailer praktikoetan. Hizlarion artean Leopoldo Abadía, ekonomia irakasle eta idazle ezaguna, egongo da, egungo krisi ekonomikoaren ondorioz sortu diren gertaera ekonomikoen azterketan erreferente bihurtu da eta.

Nabarmendu beharreko beste hizlarietako bat Pilar Jericó da, talentuaren kudeaketari buruzko azterketan aitzindaria izan baita. Gainera, arrakasta izan duten beste gazte batzuk ere izango dira azokan, esaterako, hauek: Koikili Athletic-eko jokalaria eta, egun, enpresaburua ere badena; Ion Fiz diseinatzailea; Jon Ugarriza dantzaria edo Jabi Elortegi zinema- eta telebista-zuzendaria.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Gazte Lanbidean fundazioak martxan jarritakoa, prestakuntzaren eta enpleguaren arloetan gazteei zuzenduta dagoen azokarik handiena da, eta azaroaren 22 eta 23an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

 

AZKUE fundazioak datorren azaroaren 22 eta 23an egingo den PRESTIK’10 azokan parte hartuko du stand propio batekin.

 

AZKUE fundazioak Prestik ’10 azokan parte hartuko du