Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak web gune berria martxan dauka!
Azkue Fundazioak web gune berria martxan dauka! - Image

 

Azkue Fundazioak web gune berria sortu du egiten dituen ekimen eta proiektuei ikusgarritasun handiagoa emateko nahiarekin. Azkue Fundazioak izaera parte-hartzailea du eta horregatik web gunea etengabe berrituta eta elikatuta egongo den tresna bat izanik, jendearen parte hartze hori islatzea nahi izan dugu.

Berregituraketaren punturik aipagarrienak hauek izan daitezkeela esan genezake:

Edukiak antolatzeko modua: agian aipamen berezia egin behar diogu puntu honi. Azkue Fundazioaren web gunean eduki guztiak hiru bloke edo zati nagusietan banatuta daude: Azkue Fundazioa, Euskararen Etxea eta Euskara Sarean Josten. Lehenengo atalean fundazioaren erlazionatutako gaiak aurkituko ditugu: zer den, zer egiten duen, egitasmoen azalpenak, patronatua nortzuk osotzen dute, kontaktatzeko modua eta abar. Bigarren zati nagusia Euskararen Etxea da, Azkue Fundazioaren egoitza eta Euskararen Interpretazio Zentroa dagoen tokia. Bigarren eremuak Azkue Fundazioa non dagoen kokatuta zehazten du eta baita Euskararen Interpretazio Zentroaren kudeatzaileak garela eta hauen zabalkunde eta mantenimenduaren arduradunak. Eta azkenik, hirugarren zatia Azkue Fundazioaren helburua zein den azaltzen du, hain zuzen, euskara sarean jostea. Zati honetan euskarazko softwarea eta euskaraz dauden aplikazio, egitasmo, zein garapen ezberdinak jasotzen ditugu.

Diseinua: puntu hau erabat garrantzitsua izan da guretzat, hori dela eta itxura erakargarri, moderno eta berezi bat eman nahi genion. Hori lortzeko web guneak bi eremu ditu, atzetik doazen argazkiak, zuri beltzean daude eta aleatorioki aldatzen dira, eta eduki printzipala. Atzeko argazkiek originaltasuna ematen diote web guneari eta eduki printzipalean diseinua ere erabat aldatu da. Hiru zati handi bakoitzak bere nortasun grafikoa dauka eta laguntzen dio erabiltzaileari non dagoen jakitera. Horrela diseinuak erabilgarritasunean eragina dauka eta ez bakarrik itxuran.

Nabigatzeko modua: errazagoa suertatzeko edukiak topatzea nabigazio sistema ere aldatu dugu, horrela erabiltzaileak momentu guztietan daki  hiru zatien egiturari eta bakoitzaren kolore ezberdinari esker zein lekutan dagoen eta zelan bilatu nahi duen edukia. Menuak agerian daude momentu guztietan klik gutxiago eginez edukira heldu ahal izateko.

Elementuak era erakargarri baten azaltzeko aukera: web gune berri honek aukera gehiago eskaintzen dizkigu gure ekimen eta proiektuak era erakargarriago baten erakusteko. Hiru atal nagusien azalean bideo bat erakusten da formatu erraldoi baten, indarra izateko eta itxura aldetik web gune moderno eta erakargarria izateko nahiarekin.

Bideoak atal nagusietan: web gune berriari koherentzia emateko eta material erakargarri eta berritzaileak erabiliz hiru atal nagusietan bideo berezi bat ekoiztu da atal bakoitzaren puntu garrantzitsuenak laburtzen dituena. Horrela erabiltzaileari errazago egingo zaio ulertzea atal nagusi bakoitzean zer dagoen.

Beti ere gure nortasuna azalean gera dadin, sare sozialen presentzia nabarmena dela konturatuko zinateke. Azkue Fundazioak ahalegin garrantzitsua egiten du egunero euskararen presentzia sare sozialetan nabarmentzeko, horregatik gure web gunean hau islatuta geratzen nahi izan dugu widget ezberdinekin.

Web gune berria gure erabiltzaileei gustatzea espero dugu, eta horrela dela esan daiteke, gure bisitak azkeneko egunetan hazi baitira.