Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • AZKUE fundazioaren bisita Parisko Euskal Etxera
AZKUE fundazioaren bisita Parisko Euskal Etxera - Image

AZKUE fundazioa Parisko Eskual Etxea bisitatu  zuen otsailaren 3an. Josune Ariztondo, Miren Dobaran eta Rodrigo Gartzia La Maison Basque-ko Arlette  Oçafrain idazkariarekin bildu ziren  Ikastolen Elkarteak ekoiztutako euskara ikasteko eta euskaraz jolasteko materialak Eskual Etxeari oparitzeko xedearekin.  Elkarraldi honetan, Eskual Etxeko dantza, abesbatza eta euskara ikastaroetan murgilduta dauden Iparraldeko hainbat gaztek parte-hartu zuten. Arlo hau Iñigo Leturiak zuzentzen du eta bertan jatorri ezberdientako 80 ikasle dituzte; hala nola, Iparraldekoak, 2. belaunaldiko euskaldunak, eta baita japoniar eta egipziar bana ere. Halaber, 30 umek ere bertako ekintzentan parte-hartzen dute.

Argazki Galeria:

Flickr

 

Bideoa: