Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioaren egoitza dan Aoiz plaza inauguratu dute
Azkue Fundazioaren egoitza dan Aoiz plaza inauguratu dute - Image
Gaur, otsailak 8, Azkue Fundazioaren egoitza den Aoiz plazaren inaugurazioa ospatu da. Goizeko 12etan, Bilboko Udaletxeko hainbat ordezkari hurbildu dira, Iñaki Azkuna alkatea buru zela. Plazaren birgaikuntzari buruz hitz egin du alkateak hurbildu diren kazetari eta auzokoen aurrean, AZKUE Fundazioa eta Deustu-San Inazioko Modulu Psikosoziala bisitatu ostean. 
 
Aoiz plazaren itxura guztiz eraldatu da bizpahiru hilabetetan. Lorategiak berritu egin dira, arranpa berriak sortu eta zeudenak konpondu, zoru berria jarri eta erdialdean iturria jarri da. Leku atsegina bihurtu da Aoiz plaza bai auzokoentzat, bai Azkue Fundazioko Euskararen Etxera datozen bisitarientzat. 
 
 
 
Hurrengo irudian sakatuz, argazki gehiago ikusteko aukera izango duzu:
 

Prentsa dosierra:

Deia: "Inaugurada la renovada plaza Aoiz de San Ignacio tras una inversión de 297.000 euros" (2011-02-08)