Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioaren Patronatoak urteko bilera egin du, aurten urtemuga bi ospatzen ditugula: gure bosgarren urteurrena eta Euskararen Etxearen hamargarrena
Azkue Fundazioaren Patronatoak urteko bilera  egin du, aurten urtemuga bi ospatzen ditugula: gure bosgarren urteurrena eta Euskararen Etxearen hamargarrena - Image

Azaroaren 28an, goizeko 9:30etan Azkue Fundazioko patronatoko urteko ohiko bilera izan da Euskararen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Fundazioaren funtsezko xedea euskararen erabilera sustatzea da punta-puntako teknologiak erabiliz, eta modu interesgarri, atsegin eta zuzenean lantzea euskarak integratzeko duen balioa. Horrez gain, Euskararen Etxearen eta bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentroaren kudeaketaz arduratzen da.

Fundazioaren kideak dira: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea. Miren Josune Ariztondo Foru Aldundiko Kulturako Foru Diputatuaren gidaritzapean 2014 urtean zehar burututako proiektuen balorazioa egin dute bai eta datorren urteko egitasmoen lehen aurkezpena ere.

Guztira batu dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saileko zuzendari diren Ana de Castro, Maitane Leizaola eta Gonzalo Olabarria; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saileko zerbitzu burua den Asier Haza; Bilboko Udaleko Euskara zuzendaria den Jon Bilbao; Euskaltzaindiako idazkaria, Xabier Kintana; Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen errektore-ordea den Jon Zarate eta Deustuko Unibertsitateko Komunikazio, Hizkuntza Politika eta Ikasleriaren errektore-ordea den Roberto San Salvador.

Urte berezia da aurtengoa, Azkue Fundazioa 2009ko azaroaren 11an sortu baizen eta beraz, hile honetan bost urte betetzen dituelako. Denbora guzti honetan fundazioak euskaldun eta euskaltzaleen eskura jarri ditu mundu digitalean gure hizkuntzan murgiltzeko baliabideak. Internet erabiltzaileak informatuz, trebatuz eta piztuz euskarari prestigioa ematen eta hizkuntza modernoen maila berean jartzen laguntzen ari dira.
Gainera, bere egoitza den Euskararen Etxeak ere urteurren borobila ospatzen du, datorren abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, bere hamargarren urteurrena izango da hain zuzen ere.