Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Wegune berria aurkezten dugu!
Wegune berria aurkezten dugu! - Image

Azkue Fundazioak webgunea berritu du, eta eraldaketa horren alde nabarmenena nabigazio sistema dela esan dezakegu. Jokoek, gaur egun, duten nabigazioaren antzerako efektua lortu nahi izan da, horregatik botoien bidezko nabigazio sistema hautatu da, jolas kutsu hori nolabait transtimitzeko.

Erabiltzaileak nabigatzera animatu nahi ditugu sistema berri honen bitartez, batez ere gazteengan pentsatzen aukeratu dugu sistema berritzaile hau, webgunearekin elkarreragiletasun  altu bat lortzeko asmoarekin.

Egitura eta edukien antolaketa

Hiru dira webguneak dituen atal nagusiak: Azkue Fundazioa, Euskararen Etxea eta Euskara Sarean Josten. Lehenengo atalari dagokionez, Azkue Fundazioaren atala da eta informazioa korporatiboaren txokoa izango da. Bertan nortzuk garen eta gure proiektuak zeintzuk diren kontatzen dugu, eta baita gure proiektuen berri emateko aukera dugu.

Euskararen Etxeko atalean hainbat berrikuntza aurkitu daitezke. Alde batetatik, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko erreserba gauzatzeko prozesu automatiko bat ezarri dugu, jadanik ez da beharrezkoa urtero bisitatzen gaituzten 5.000 bisitariek beraien bisita telefonoz edo emailez gauzatzea. Horrek asko erraztuko die gure erabiltzaileei Interpretazio Zentroa bisitatzeko erreserba prozesua egitea eta denbora errealean ikusiko dute jadanik erreserbatuta dauden egunak eta orduak, webgunean ikusiko duen egutegi baten, hain zuzen ere.

Atal honetan beste berrikuntza interesgarri bat aurkituko duzue. Euskaraz argitaratu diren unibertsitate mailako liburuen gordailu bakarra Euskararen Etxean  dago, eta orain gordailu berezi horrek dituen liburuen zerrenda gure webgunean ikusgai egongo da, egileka, alorka eta gaika sailkatuta bilatzaile azkar eta berezi bati esker.

Azkenik, Euskara Sarean josten atala aurkituko dugu, agian webgunearen atalik kuttunena. Atal honetan euskaraz dauden baliabide guztiak topatuko dituzue: euskarazko softwarea, mugikor eta tableteko aplikazioak, hiztegiak itzultzaileak, etab. Beti eguneratuak eta denak elkarrekin. Atal honetan baliabideak topatzeko bilatzaile bat topatuko duzue ezkerrean, eta filtro ezberdinen bitartez bilaketa errazten zaio erabiltzaileari, filtroak aukeratu eta berehala edukia kargatzen delako, “bilatu” botoiari sakatu gabe.

Joko ideia horrekin jarraituz, bigarren mailako edukietara sartzeko sistema aurkitzen dugu. Kasu honetan, ikono handi batzuen bitartez egiten da. Gainera, erabiltzaileak “hover” egiten duenean ikono hauen gainean, animazio bat azaltzen da ikonoen ilustrazioaren zentzua osotzen duena, eta sartuko zaren atal horren edukiarekin erlazionatzen du.

 Azkue Fundazioaren webgune berria

Nabigazio era

Orrialdeetatik nabigatzeko panelen karga bidezko sistema aukeratu da, slider sistemetan inspiratuta, oso praktikoak direlako tablet moduko gailuetarako eta atzamarren bidezko nabigaziorako.

Gainera gure sare sozialetara sartzeko aukera webgunearen edozein orrialdetik eskuragai dago, orrialdearen goiko aldean sakatuz zabaltzen da eta gure sare sozialetako edukiak era automatiko baten kargatzen dira.

Gaurkotuta dauden edukietara azkar heltzeko ideia berdinarekin, gure Blogean argitaratzen ditugun azken postak ikusten diren nabarmendutako eremua sortu zen.

Edukiak sinplifikatzen saiatu gara eta formatu guztiak bateratzen, izan ere gero eta azkarrago nabigatzen dugu eta gero eta gailu ezberdin askorekin. Webgune honen nabigazioak tableteko nabigazioa gogorarazi nahi du. Orrialde modernoago bat eraikitzen saiatu gara, nabigatzeko erraza eta dibertigarria eta sorpresa ezberdinez josia!

Espero dugu laster zu nabigatzen topatzea!

Tags: azkue fundazioawebgune berriawebgunea