Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Barritsu, Azkue Fundazioaren kide berria!
Barritsu, Azkue Fundazioaren kide berria! - Image

Azkue Fundazioak, Baleuko enpresarekin batera, Barritsu kide berria aurkeztu du. Fundazioko kide berri hau Euskararen Interpretazio Zentroan laguntzaile izango da, euskarari buruz ikastera datozen bisitariei harrera egiteko.

Baleuko enpresa Barritsu bezalako panpinak sortzen ibili da Betizu-ko garaitik. Panpin “bizidun” hauek denbora errealean dabiltza, animatic prozesuari esker. Erreminta hau erabiltzea oso erraza da, panpina zuzentzen duen pertsonak mikrofono bat du iraganbide eta esaten duenaren arabera panpinaren ahoa mugitu egiten da. Mugimenduaren aldetik, panpinaren zuzendariak joystick batekin panpina mugitzen du bere gustora.

Azkue Fundazioaren helburua Euskararen Etxean alokatzen den Euskararen Interpretazio Zentroa berritzea eta gaurkotzea da, eta horretarako erreminta hau erabiltzea lagungarri ikusi du. Arreta erakartzen duen baliabidea da eta Baleukoren laguntzaz kide pertsonalizatua lortu du Azkue Fundazioak. Animatika erabiltzeko bi modu daude: bata denbora errealean, eta bestea, pildora moduko batzuetan bideoa prest uztea. Momentuz bigarren aukera jarraituko dute Interpretazio Zentroaren kudeatzaileek. Hala ere, etorkizunean bisitekin elkar-eragin bat egon dadila bilatuko da.

Bestalde, fundazioaren gabon-agurren protagonista izan da Barritsu. Newsletter baten bidez Barritsuren bideo original eta barregarria bidali du gabonetan Azkue Fundazioak. Oraingoan, Barritsu ikusteko aukera Otsailean izango dugu, Euskararen Interpretazio Zentroan. Azkue Fundaziotik euskarari buruz jakin nahi duen oro animatzen dugu aukera erakargarri, dinamiko eta berritzaile honetaz gozatzera eta Barritsu ezagutzera etor dadin.