Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “BATEKMILA. EUSKAL MUNDUAK” erakusketaren inguruan antolatuko diren ekintzetariko bi Euskararen Etxean ospatuko dira.
“BATEKMILA. EUSKAL MUNDUAK” erakusketaren inguruan antolatuko diren ekintzetariko bi Euskararen Etxean ospatuko dira. - Image

Euskararen Etxeak “BATEKMILA. EUSKAL MUNDUAK” erakusketako ekintzen artean kokatzen diren bi hitzaldiak jasoko ditu otsailak 28 eta 29an. Lehen hitzaldia Noel ElorgaEuskal Argentina Elkarteko kideak emango du eta mintzaldiaren ardatz nagusia Argentinako diasporaren gaur egungo egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa izango da. Bigarrenak bestalde, “Apaizac Obeto” espedizioak, euskal baleazaleek XVI eta XVII. mendeetan Kanadako Ipar Atlantikoan egindako ibileren antzera, bizi izan zituzten esperientziak azalduko ditu Jon Maiak.