Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Bilboko Udalak elebitasuna bultzatzeko “elebi” ekimena jarri du martxan
Bilboko Udalak elebitasuna bultzatzeko “elebi” ekimena jarri du martxan - Image

Bilboko Udaleko Euskara sailak herritarrekiko harreman zuzena daukaten udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko ekintza bat jarri du martxan: Elebi logotipoa.

Bilboko zortzi barrutietako udaltegietako informazio guneetan, udal eraikinetako informazio bulegoetan eta udal sareko liburutegietan jarriko da logotipoa, eta horrela leku horietan euskaraz hitz egin nahi duten herritarrek jakingo dute egin dezaketela. Bilboko udaleko euskara saileko zinegotzia den Ana Castroren esanetan, Elebik "hizkuntza bi" esan nahi du eta, aldi berean, elebitasuna eta Bilbao terminoekin identifikatzea iradokitzen du. Ekimen honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu hurrengo helbidera:

http://www.bilbaoeuskaraz.com/euskara/nor-gara/udal-administrazioan-euskaraz