Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute - Image

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta AZKUE fundazioko presidenta den Miren Josune Ariztondok eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotziak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, fundazioak 2011. urtean egingo dituen jarduerak zati batean finantzatzeko.

Hitzarmen horren bidez, Bilboko erakundeak, Euskara Sailaren bitartez, 64.000 euro jarriko ditu Fundazioaren Patronatuak datozen hiletan egingo dituen proiektu batzuk gauzatzeko. Fundazioa iaz sortu zen, Interneten eta teknologia berrien bitartez euskara sustatzeko. Sustatuko diren egitasmo interesgarrienen artean, honakoak nabarmen daitezke:

  • Multimedia gunea: Argazkiak, irudiak, bideoak, soinuak eta animazioak sartzeko aukera egongo da. Multimedia gunearen helburua guztiz didaktikoa denez, irakasleak eta ikasleak izango dira gehienbat atal hau elikatuko dutenek.

 

  • Azokak (Durangoko Liburu eta Diska Azoka)

 

  • Euskararen Interpretazio Zentroaren kudeaketa: Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen lehenengo gune honetan euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Gune honetan Euskara Ezagutuz! urteroko jarduera jorratzen da. Jarduera honen bitartez, euskararen berri emateaz gain, bizipen entretenigarria eskaintzen zaio bisitariari, teknologia berriak erabiliz. Turismoa ere kontutan hartu da eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

 

Berria Bilbon Euskaraz webgunean