Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Bilbon
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Bilbon - Image

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta AZKUE fundazioko presidenta den Miren Josune Ariztondok eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotziak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, fundazioak 2010. urtean egingo dituen jarduerak zati batean finantzatzeko.

Hitzarmen horren bidez, Bilboko erakundeak, Euskara Sailaren bitartez, 64.000 euro jarriko ditu Fundazioaren Patronatuak datozen hiletan egingo dituen proiektu batzuk gauzatzeko. Fundazioa iaz sortu zen, Interneten eta teknologia berrien bitartez euskara sustatzeko.

Sustatuko diren egitasmo interesgarrienen artean, honakoak nabarmen daitezke:

Wikiplaza

Wiki filosofia eta Jakintza Librea bultzatzeko sortu den plataforma da Wikiplaza. Honetan, hainbat gaitako wikiak sortzeko aukera dute gizarteko eragile eta norbanako guztiek; euskarazko edukiak guztien eskura egon daitezen. Hala, musika, bideoak, liburuak, argazkiak, datu zientifikoak eta historikoak, edo beste edonolakoak era librean banatzeko aukera egongo da, eta euskarazko wikipediarako sarrerak gehituko dira. Blogak sortzeko aukera eta eztabaidarako berariazko foro bat ere badago, guztion elkarlana sustatzeko.

Jklik

Egitasmo honek bere atala guztiz garatua eta bere domeinua izango du: “azkue.jklik”. Bertan, euskaraz jada jorratuta dauden 197 jarduera euskal irakasle komunitatearen eskura jarriko dira. Jklik jarduerak garatzeko gidaliburuak deskargatu ahal izango dira. Hala, Azkueren eta irakasleen arteko lankidetza sustatzeko bideak landuko dira.

Euskararen Interpretazio Zentroa, Mediategia, Webtegia eta Liburutegia atalen itxura aldatzea eta edukien berritzea.

Atal hauen diseinuak (itxura) aldatuko dira, webgunearen diseinu orokorrarekin bat egiteko. Hala, bakoitzak bere azpidomeinua izango du:

§ azkue.mediategia

§ azkue.webtegia

§ azkue.liburutegia

Erakusketaren inguruko informazio guztia bertan paratuko da. Aukera emango da bisita eskaera webgunearen bitartez egiteko, eta unitate didaktikoak deskargatu ahal izango dira.

Horrez gainera, edukiak hobetuko dira.

BandenIrratia.com

2009ko Euskararen Egunerako abian jarri zen Banden Lehia izeneko egitasmoaren jarraipena izango da. Euskal taldeentzako “myspace” atariaren moduko plataforma izan ahal da. BandenIrratia.com webgunera sartzeko aukera izango dute euskal bandek, haiek elikatuko baitute webgunea igotako abestiekin. Abesti horiek guztiek interneten bidez jarraitu ahal izango den irrati bat osatuko dute.

Jokoen gunea

“Blender tresnak” 3D animazioak eta joko libreak egiteko tresnak erabiltzea sustatuko da plataforma honetan. Euskarazko jokoak egiten ikasteko ikastaroak bultzatuko dira. Horretarako berariazko domeinu bat egongo da: Azkue.jokogune

Horrez gainera,joko bat sortuko da,Kaixo Frankie! jokoari jarraipena emango diona (Kaixo Frankie! jokoa euskaratuta dago eta Bizkaian garatzen da). Jokoa 2010eko azken hiruhilekoan jarriko da martxan, eta aukera egongo da Durangoko Liburu eta Disko Azokan jokatzeko.