Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Bizkaiko Aldundiak “Gozatu euskaraz” ekimena abian jarri du.
Bizkaiko Aldundiak “Gozatu euskaraz” ekimena abian jarri du. - Image

Gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko ekimena da eta 15 eta 25 urte bitartekoei zuzenduta dago. Egitasmo honen helburua gazteak animatzea da, euren eguneroko bizimoduan euskara erabiltzeko lehen urratsa eman dezaten. Horretarako hainbat bide erabiliko dira, besteak beste, telebista-iragarkia, www.gozatueuskaraz.eu web gune elkarreragilea eta  YouTube plataforma ezagunera  bideoak igotzeko kanal berezia (http://es.youtube.com/gozatu).
Bestalde, web gunean azaltzen diren atalen artean “Gozatu” foroa aurki genezake. Bertan, gazteek hainbat gairen inguruan iritziak emateko aukera izango dute.

www.gozatueuskaraz.eu