Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta AZKUE fundazioa Euskararen Egunarekin batBizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta AZKUE fundazioa Euskararen Egunarekin bat.
Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta AZKUE fundazioa Euskararen Egunarekin batBizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta AZKUE fundazioa Euskararen Egunarekin bat. - Image

 

Euskararen Nazioarteko Eguna  abenduaren 3an ospatuko da eta aurten Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko udala eta Azkue Fundazioarekin batera egitarau zabala antolatu dau aste honetarako.

Lehenengoa, Aurtengo Lauaxeta Sarien ekitaldia izango da abenduaren 2an, goizeko 12:30etan Foru Jauregian. Aurtengoa Lauaxeta Sarien bosgarren edizinoa da eta Jon Kortazar Uriarte jaunak jasoko dau. Urte asko emon dauz Jonek literatura aztertzen. Euskal kritikoen patriarka dala esan geinke, Irakaslea da, hainbat liburu argitaratu ditu eta aitatzekoa da Lauaxetaren lana aztertzen ordu eta egun asko emon dituela, beraz, merezitako saria eskuratuko dau.

Abenduaren 3an, ostera, ARGAZKI  MOSAIKO erraldoia osatuko da Arriaga antzokiaren aurrean eta Moiua plazan. Bi stand jarriko dira bertan eta leku horietatik pasatzen diren pertsonei, egitasmoan parte hartu nahi badute, argazki bat aterako zaie eta ondoren mosaiko handi bat osatzeko erabiliko da. Mosaiko horregaz batera adierazi gura da euskara danona dala eta danon artean egiten dogula euskara.

Abenduaren 4an, barriz, BANDENLEHIA. COM TXAPELKETAREN FINALA izango dogu arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bilboko Rock Star aretoan.
Bandenlehia.com txapelketako lehenengo fasea Internet bidez  burutu da eta bigarren fasera, finalera, hain zuzen punturik gehien lortu duten lau taldeak pasatuko dira, horretarako, zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Bilboko Rock Star aretoan. Publikoak talderik onena aukeratuko dau telefono mugikorren bidez dei galduak eginez eta kontzertua Internet bidez ikusi ahal izango da. Finalean bertan lau talde horiek eta KEROBIA taldeak joko dabe. Irabazten duen taldeak 2.000 euro izango ditu eta rock starrerako sarrera dohakoa izango da.

Aldundiak Txapelketa honen bidez gazteen artean euskara sustatu gura izan dau, euskara sustatzea era natural batean, hau da, teknologia berrietan, sare sozialetan eta eurei gustatzen zaien jarduera batean musika erabiliz hain zuzen.

Euskarak benetan praktikoa izan gura badau gazteek erabili behar dabe eta horretarako teknologia berrietan egon behar da gazteak teknologoak direlako eta alkarregaz komunikatzeko zein aisialdirako teknologia berriak erabiltzen dituztelako.