Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Buber Sarien irabazleak ezagutu ziren atzo Gasteizko Europa jauregian
Buber Sarien irabazleak ezagutu ziren atzo Gasteizko Europa jauregian - Image
http://buber.interneteuskadi.org/web/

Denok eskeini diguzuen laguntzagaitik gure ataria "Euskara ondoen sustatzen duen weba" kategorian azken 3 finalisten artean sailkatzea lortu genuen. Horregatik emandako laguntza eskertu nahi dizuegu, guk dagoeneko irabazletzat jotzen dugu gure burua eta! "Euskaljakintza" izan da aurten maila honetan saria jaso duena, beraz AZKUE fundaziotik zorionak egindako lanagatik eta segi horrela, Euskara sarean sustatzen!

 
 
Atzo gabean, 2010eko abenduaren 2an, Gasteizko Europa jauregian jakinarazi ziren maila bakoitzeko irabazleak:
 
 Blog korporatiborik onena Nick dut nik
 Blog edo orrialde pertsonal onena judithjauregui.com
 Software librea ondoen sustatzen duen weba softwarelibre.deusto.es
 Euskara ondoen sustatzen duen weba euskaljakintza.com
 Web-orririk erabilgarriena eta erabilerrazena funcionaparatodos.com
 Merkataritza elektronikoko web-orririk onena carniceriadebarrio.com
 Hiritarrentzako zerbitzuen web-orririk onena gipuzkoakomuseoak.net
 Web-berrikuntzari saria gipuzkoamendizmendi.net (
 
AZKUE Fundazioa sortu zenetik, Bizkaitarrentzat, gazteentzat bereziki,eta mundu osoko euskaldun guztientzat, produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditugu euskara modu berritzailean sustatzeko, teknologia berriak erabiltzen ditugulako,eta lan-sare zabala dugulako inguruan elkarlanean. Eta honela jarraituko dugu, euskara sarean josten!
 
Zorionak berriz ere Euskaljakintzako lantalde guztiari eta gainontzeko irabazle guztiei!