Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • (ES) Concurso de imágenes 3D estáticas y en movimiento
(ES) Concurso de imágenes 3D estáticas y en movimiento - Image

 

 Bizkaiako Foru Aldundia, Azkue Fundazioa, eta BiscayTIK Fundazioa aurten berriro ere izango dira  Euskal Encounterean. 3D irudi estatiko eta dinamikoen lehiaketa antolatu dute, honen gaia Bizkaia, Gaztedia eta Euskerarekin lotura izanik.

 

 

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

2010eko uztailaren 24an sariak emango zaizkie lehiaketako irabazleei.

Lehiaketak bi modalitate izango ditu, bat 25 urtetik beherako lehiakideentzat eta bestea adin guztietako lehiakideentzat. Bi modalitateek izango dituzte 3D irudi estatikoko eta dinamikoko kategoriak.

Modalitate bakoitzeko irabazleak 1000 euro balio duen ordenagailua jasoko du sari gisa.

Euskal Encounterrean bertan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izateko, lehiakideek proiektua BFA – Azkue – BiscayTIKen standean aurkeztu beharko dute eta eskatzen diren baldintza guzti-guztiak bete beharko dituzte.

BiscayTIK Fundazioak lehiaketako eta zozketako zehaztapenak eta baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak kanporatzeko eskubidea izango du.

1.  Izena emateko epea

Lehiaketan izena emateko epea 2010eko uztailaren 22ko 9:00etan hasi eta 2010eko uztailaren 24ko 12:00etan amaitzen da.

Ikusleek www.zerbitzuak.bizkaia.eu webguneko inprimakiaren bitartez bozkatzeko aukera izango dute 2010eko uztailaren 24ko 12:30etatik 2010eko uztailaren 24ko 16:00etara.

2.  Lehiaketan izena emateko baldintzak

Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. @bizkaia.eu posta-elektroniko bat edukitzea.

2.2. 25 urtetik beherako pertsonentzako lehiaketan, adinaren baldintza betetzea.

2.3. Azkue Fundazioak, GazteBizz-ek eta BiscayTIKek Facebook-ean dituzten profilen jarraitzaile/fan/lagun izatea.

Iruzur egiten edo faltsukeriak jartzen dituzten pertsonek saria eskuratzeko eskubidea galduko dute.

Pertsona fisiko bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da, hau da, pertsona bakoitzak irudi edo bideo bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketan.

3.  Lehiaketa

Sarien behin-behineko esleipena bozketa misto baten bidez egingo da. Batetik, aurkeztutako lanak baloratuko dituen epaimahaia egongo da; bestetik, jendeak www.zerbitzuak.bizkaia.eu webguneko inprimakia betez bozkatu ahal izango du. Emaitza BFA – Azkue – BiscayTIKen standean jakinaraziko da 2010eko uztailaren 24ko 17:00etan honako modu honetan:

– Modalitate bakoitzean puntu kopuru handiena lortu duen lanari sariaren behin-behineko esleipena egingo zaio.

Sarien behin-behineko esleipena zerbitzuak.bizkaia.eu gunean argitaratuko da eta izena ematean adierazitako helbide elektronikoaren eta telefonoaren bidez jakinaraziko da.

Sarituek saria eskatzeko eskubidea izango dute horretarako epea amaitzen den momentura arte.

Bidezko arrazoi bat dela medio ezin izango balitz lehiaketa ezarritako datan egin, data horren ondorengo lehenengo egun baliodunean egingo litzateke.

4. Lehiaketan aurkeztutako lanek bete beharreko baldintzak

Lanen gaiak Bizkaia, Gazteria eta Euskara izango dira.

Lehiaketan aurkezten diren lanek zenbait baldintza bete beharko dituzte: onartzen diren formatuak PNG edo VLC Player aplikazioarekin erreproduzitu daitezkeen bideoak izango dira (Ogg Theora formatua gomendatzen da), gehienezko kolore-sakontasuna 24 bit-ekoa izango da eta gehienezko bereizmena 1280×1024 pixelekoa.

Halaber, lehiakideek eszenaren iturriak (.BLEND, .3DS, .MAX…) eta saredun (wire) eszenaren renderra eman beharko dituzte.

Lehiaketan ez dira eskaneatutako edo digitalizatutako iturriak dituzten irudiak onartuko, ezta fotomuntaketa edo argazkiak dituztenak ere.

5.  Sariak jasotzea

Sariak Euskal Encounterreko BFA – Azkue – BiscayTIKen standean emango dira 2010eko uztailaren 24an 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Sari banaketaren dataren ondoren sari guztiak emango ez balira, edo lehiakideren batek bere saria jaso nahiko ez balu, lehiaketan puntu gehien lortu dituen hurrengo pertsonak jasoko luke sari hori, aurrerago azaldutako jakinarazpen prozedurak jarraituz.

Prozesu hau behin eta berriro errepikatuko da sari guztiak banatu arte.

6.  Oinarrien onarpena

Lehiaketako parte-hartzaileak espreski onartzen du lehiaketa honetako oinarri guzti-guztiak beteko dituela. Oinarriren bat ez betetzen ez badu, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da eta saria galdu egingo du.

Aparteko kasuetan eta behar bezala justifikatutako arrazoirik balego, BiscayTIK Fundazioak oinarri hauek aldatu ahal izango ditu lehiaketa hasitakoan. Argitaratutako argibide eta informazio guztiak lehiaketaren zehaztapen eta baldintzetan sartuko dira.

Oinarri hauen interpretazioan zalantzak edo desadostasunak sortzen baldin badira, BiscayTIK Fundazioaren irizpidea gailendu egingo da.