Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “EL FUTURO DE LAS LENGUAS. Uniformidad frente a diversidad” liburuaren aurkezpena.
“EL FUTURO DE LAS LENGUAS. Uniformidad frente a diversidad” liburuaren aurkezpena. - Image

 

UNESCO Etxeko AMARAUNA taldeak burututako eta Editorial Cataratako “Ensayos UNESCO Etxea” bilduman; editatutako argitalpen honetan, globalizazioa, immigrazioa edota teknologia berrien zabaltzea mintzagai duten XXI. mendeko hizkuntzen egoerari buruzko hainbat artikulu daude irakurgai, bertoko zein nazioarteko hainbat adituren eskutik.

Liburua, Nazio Batuetako 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urteren omenez argitaratua, munduko panorama linguistikoaren aldaketaz mintzo diren bertoko zein kanpoko esperientziak eta ikuspegiak azaleratzen ditu.

Era berean, aurkezpena UNESCO Etxeak ospatuko duen Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen azken ekitaldia izango da. Ekitaldian, Justo Bolekia Bolekáren hitzaldia entzun ahalko dugu, “Afrikan hizkuntza aniztasunaz eta identitatea” bere artikuluaren aurkezpena eginez.

2008ko abenduaren 18an, ostegunean 19etan. Euskararen Etxea Aoiz Plaza 1, San Inazio Auzoa, Bilbo

 

Parte hartzaileak:

Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Zinegotzi-Ordezkaria;

Itziar Idiazabal, UNESCO Etxeko Lehendakariordea eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Zuzendaria;

Justo Bolekia Boleká, Salamancako Unibertsitateko Filologiako katedraduna. Liburuaren egileetako bat.

 

Informazio eta izan-ematea:

 

UNESCO ETXEA
Ukixo zumardia 60, nag. esk.
48011 Bilbo
Tlfna. 94 427 64 32

[email protected]
www.unescoeh.org
www.amarauna-languages.com