Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanako 4.edizioa
Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanako 4.edizioa - Image
  • 3.000 euroko saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bideratuko dute erabiliko dute
  •  Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

IMG_20150418_133115

Pasa den larunbatean ospatu zen finala Kutxa Ekogunean, orain arteko probetan puntu gehien batu zituzten lau taldeekin. Itziar Ituño aktoreak gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan zituzten taldeek. Denen artean,  Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu ziren eta beraiek jaso zuten sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez ziren esku hutsik joan. Guztiek, produktu ekologikoz osaturiko saski bana eta beste hainbait opari jaso zituzten.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, ekologia eta teknologia berriei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan zuten guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu zituzten.

Euskararen Ginkanako finaleko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Tags: EkoguneaEmaizeEuskaraEuskaren Ginkanafinalatopagunea