Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Esaera Zaharren Lehiaketa bat martxan Intagramen!
Esaera Zaharren Lehiaketa bat martxan Intagramen! - Image

Atsotitzak edo esaera zaharrak gure hizkuntzaren altxorrak dira, hori dela eta sarean presentzia emateko lehiaketa bat sortu dugu; Instagram sare sozialean 4 astez burutuko dena! Zornotzako Barnetegia eta Azkue Fundazioa dira lehiaketako antolatzaileak. Laguntzaile bereziak izango ditugu lehiaketan: Igerrak, Instagram erabiltzaile euskaldunon komunitatea, parte hartzea sustatzeko.Eta Labayru, epaimahai lanetan lagunduko dutenak.

Lehiaketa honetan astero Instagramen gauzatzeko erronka ezberdin bat proposatuko da eta epaimahaiak asteroko argazki irabazleak aukeratuko ditu. Lehiaketaren parte hartze, komunikazio eta inguruko guztiak, noski, euskaraz bideratuko dira.

Esaera Zaharren Instagram Lehiaketa

Esaera Zaharren Instagram Lehiaketa

LEHIAKETAREN HELBURUAK
Euskara eta euskarazko edukiak sarean areagotzea eta sustatzea eta euskararen presentzia sarean nabarmentzea izan da beti gure erronka. Eta gaur egun Instagram sare sozialean dagoen aktibitate handia aprobetxatzea nahi izan dugu. Gure hizkuntza baliabide eta formatu berritzaileetan erakustea guretzat premiazkoa da.

Gainera, esaera zaharren mundua ezagutaraztea interesgarria iruditu zaigu, izan ere euskaldun berriei kostatzen zaien hizkuntzaren zati bat da, eta ostera euskaldun zaharrek gutxi erabiltzen dituztela ohartu gara.
Euskaldunon sarea handitzeko beste modu bat da, mundu digitalean eta elkar ezagutzeko bideak eskaintzeko.

LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK
Emango ditugun 4 gai nagusien esaera zaharrak islatzen dituzten argazkiak Instagramen argitaratzea da lehiaketaren oinarria. Astero gai bat proposatuko dugu eta gaiari lotutako zenbait esaera zahar. Parte hartzaileek argazkiak argitaratuko dituzte astero, gai horri erantzunez, izan daiteke emandako esaera zaharrekin edota gaiari lotuta dagoen beste esaera zahar bat islatzen duen argazki batekin. Astero jasotako guztien artean 3 argazkirik onenak aukeratuko ditugu. Astero 3 argazki onenak zeintzuk izan diren iragarriko dugu, hurrengo asteko gai berria proposatu baino lehen. 4 astetan zehar 4 gai ezberdin proposatuko ditugu, beti ere esaera zaharrak izango dira argazki bidez islatu beharko dutena parte hartzaileek.

SARIAK

Lehiaketak 3 sari nagusi izango ditu. Irabazle nagusi bat egongo da, eta honek
-Fnac dendan gastatzeko 100 eurotako diru txeke bat jasoko du
-Zornotza Barnetegian ikastaro bat egiteko aukera (berak disfrutatu dezakeena edo beste norbaiti eskaintzeko)
-Eta Labayru Hiztegi bat jasoko du

Gainera, 4 astetan zehar aukeratutako 12 argazkiekin (aste bakoitzeko 3ekin) Euskararen Etxean ikusgai egongo den erakusketa antolatuko da eta argazki guzti hauek Euskararen Etxean gordailuan geratuko dira betiko eta dekorazio, apaingarri eta erakusteko erabili izango dira eraikinean.
Zer baloratuko du epaimahaiak? Lehiaketaren helburuekin bat egitea eta egitasmoa zertan datzan erakustea, eta noski, esaera zaharren isla duten argazkien sorkuntza eta orijinaltasuna. Argazkiaren kalitateari ere erreparatuko diogu, eta irudi berritzaileak eta ausartak izatea sarituko da ere.

Lehiaketa urriaren 1ean hasi eta urriaren 30an bukatuko da. Hauek dira epe honetan burutuko diren fase ezberdinak:
1. Asteroko gaien argitalpena: gai bat proposatuko da astero, esaera zahar batzuekin adibide gisa, beti ostegunero. Urriaren 1ean argitaratuko da lehenengo asteko gaia. Azkeneko gaia urriaren 22an izango da.
2. Astero iragarriko da zein izango den epe horretarako proposatzen den gaia:
-Urriaren 1ean lehenengo gaia proposatuko da. Lehenengo gaia Gizakion ezaugarri fisikoen inguruko esaerak izango dira.
-Urriaren 8an, bigarren gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena. Bigarren gaia gizakion izaerari buruzko esaerak izango dira.
-Urriaren 15ean, hirugarren gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena. Hirugarren gaia naturari buruzko esaerak izango dira.
-Urriaren 22an, laugarren eta azken gaia eta lehenengokoari buruzko 3 argazki onenen aukeraketaren iragarpena. Azkeneko gaia ohiturei buruzko esaerak izango dira.
-Urriaren 30an sari bereziaren eta argazki aukeratuaren iragarpena.

Esan bezala, lehiaketa honetako parte hartzea Instagram sare sozialean zuzenean gauzatuko da. Mundu guztira zabalik dagoen lehiaketa da eta edozein erabiltzailek aukera izango du asteroko erronketan parte hartzeko. Gainera, parte hartzea sustatzeko, erabiltzaile bakoitzak nahi dituen beste argazki kopuruarekin parte har dezake. Ez dago mugarik. Edozein une eta garaian ateratako argazkiekin parte har daiteke ere. Hau da, ez dira zertan aste bakoitzean hartutako argazkiak izan behar. Aurretik Instagramen argitaratutako argazkiekin parte har daiteke lehiaketan. Honetarako, dagokion argazkian aste bakoitzean ezarritako traola iruzkin gisa sartuko da.
Euskarak bere lekua sarean baduela aldarrikatzen lagunduko gaituzue? Animatu eta parte hartu!

Tags: azkueesaera zaharrakEuskarainstagramlehiaketazornotzako barnetegia