Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskal blogarien bigarren topaketa
Euskal blogarien bigarren topaketa - Image

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatuko dugu eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa egingo dugu, martxoaren 30ean, Euskararen Etxean.

Euskal blogosfera ardatz hartuta, atal ezberdinak izan ditu jardunaldiak: euskal blogintzaren inkestaren emaitzak aurkeztuko ditugu, euskarazko blogen garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak izango dira hitzaldi eta mahi-inguru ezberdinetan jorratuko ditugun gaiak eta, bukatzeko, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Hasteko hitzaldi nagusi bi izango ditugu, lehenengoa, Antonio Ortiz (WeblogsSL) marketin arloko profesional ezagunak eduki digitalen tendentziei buruz hitz egingo du. Eta bigarrena, blog bat edukitzerakoan kontuan izan behar diren gako juridikoaz Ion Turrillas (Biantik)informazioa eskeiniko du. Hizlari biak internet munduan eskarmentu handiko profesionalak dira.

Ondoren, Jurdana Acasusok, Azkue Fundazioko zuzendariak Euskal blogintzaren inguruko inkestaren datuen aurkezpena egingo du.

Eta jarraian bi mahai inguru izango ditugu:

Lehenengoan, Estitxu Garaik moderatuta “euskal blogen garapena, posizionamendua eta baliabideei buruz” Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa), Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu) eta Eli Garcia (MU) solastuko dira.

Eta bigarrenean, Ana Malagonek moderatuta Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa) eta Ixabel Bereziartua (Argia) “euskal blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioaz” arituko dira.

Bukatzeko, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia ospatu dugu.

Tags: blogariakblogarien jardunaldiaeuskal blogariak