Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskal Idazleen Elkartearen webgune berria
Euskal Idazleen Elkartearen webgune berria - Image

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) www.idazleak.org webaren diseinu berria Bilboko Euskararen Etxean aurkeztu zuen atzo. Hasier Rekondo EIEren komunikazio arduraduna, Fito Rodriguez EIEren lehendakaria eta Joserra Aizpurua Adur enpresako arduraduna izan ziren.

EIEk azken bost urteotan webgintzan metatu esperientzia baliatu dute berriki abian jarritako gune berria egin ahal izateko. Azaldu zutenez, elkartearen lehen webgunea prestatu zutenean beste erakunde batzuekiko bereizketa nagusia izan zuen, hots, erakuslehioa baino zerbait gehiago izan behar zuen. Eta, azken urteotan EIEk garbi irudikatu du teknologia berriekin lortu nahi duen xedea: «Euskal Idazleen Agente Digitala izatea», alegia. Hala, hiru elementu hornitu eta uztartu behar izan dituzte: idazleak, zerbitzuak eta administrazioa.