Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskal selekzioa-Venezuela partidurako sarreren irabazleak ditugu!!
Euskal selekzioa-Venezuela partidurako sarreren irabazleak ditugu!! - Image

 

 

  

 

 

 

 

Euskal selekzioa-Venezuela partidurako 5 sarrera bikoitzen zozketa bukatutzat ematen da. Dakizuenez, pasadan ostegunetik Xaramelaren inguruko deskribapenik onena botatzeko aukera izan dozue. Lehiaketaren irabazleak beheko zerrendan ikusi daitezke :

1.Maria Deltell Torregrosa (29 boto)
2.
Naira Iturbe Vallejo (18 boto)
3.
Markel Gibert Gutierrez (8 boto)
4.
Iraia Garai (5 boto)
5.
Agurtzane Mallona (3 boto)

Erreserba* zerrenda:

6. Ainara Maya Urroz (2 boto)

Saria abenduaren 29an jaso beharko da 12:00etatik 13:00tara Azkue Fundazioaren egoitzan (Agoitz plaza 1, San Inazio Auzoa, Bilbo).

_________________________________________________________________________________________

Zure sarrera lortzeko hona hemen egin beharrekoa:

1- Azkue Fundazioko jarraitzaile izan Facebook profilean.

2- Facebook-eko profilean argitaratutako Euskal selekzioaren argazkian, zuretzako Xaramela (xaramela.net) zer den lerro baten deskribatu beharko da.

"Atsegin dut" gehien jasotzen dituzten 5 deskribapenek euren sarrera lortuko dute.

Animatu zaitez eta lortu zure sarrera!

http://www.facebook.com/AzkueFundazioa

 

ZOZKETAREN OINARRIAK  EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDURAKO SARRERAK LORTZEKO

 

1.     Zozketa honen helburua Euskal selekzioak 2010eko abenduaren 29an San Mamesen ospatuko den partidurako 5 sarrera bikoitz banatzea da.

2.     Parte hartzeko, partaideak Azkue Fundazioko Facebook-en profileko jarraitzaile izan beharko dira. Gero, Xaramela zer den lerro baten deskribatu beharko da. Guztiz debekatuta dago hitz iraingarriak edo berba itsusiak idaztea.

Irabazleak hurrengoak izango dira: euren deskribapenetan “Atsegin dut” gehien jasotzen dutenak. Berdinketa gertatzen bada, Azkue Fundazioak irabazlea zein den erabakiko du deskribapenaren  kalitatea kontuan hartuta.

Azkue Fundazioaren Facebook orrialdea:  http://www.facebook.com/AzkueFundazioa

3.     Lehiaketa abenduaren 27an amaituko da, arratsaldeko 18:00etan.

4.     Astelehen horretan, abenduaren 27an, 5 irabazleen eta erreserbako 5 pertsonen izenak jakinaraziko ditugu gure sare sozial eta web orrialdean.

5.     Saria abenduaren 29an jaso beharko da 12:00etatik 13:00tara Azkue Fundazioaren egoitzan (Agoitz plaza 1, San Inazio Auzoa, Bilbo).

6.     Saria jasotzeko epea amaitzerakoan, sarerraren bat banatu barik geratzen bada, abenduaren 29an komunikatuko da sare sozial eta webgunearen bitartez. Azkue Fundazioa erreserbako pertsonekin jarriko da kontaktuan.