Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskararen Eguneko ekitaldien artean, Argazki-mosaikoa eta BandenLehia.com txapelketako finala daude.
Euskararen Eguneko ekitaldien artean, Argazki-mosaikoa eta BandenLehia.com txapelketako finala daude. - Image

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 3an: Argazki-mosaikoa

  • Ordua: 12:00-20:00
  • Lekua: Arriaga antzokia eta Moyua plaza 

Argazki-mosaiko bat eratuko da jendearen argazkiekin. Horretarako, bi stand ipiniko dira Bilbon: bata Arriaga antzokiaren aurrean, eta bestea Moyua plazan. Leku horietatik pasatzen diren pertsonei argazki bat aterako zaie —egitasmoan parte hartu nahi badute—, eta gero mosaiko erraldoi bat osatuko da argazki horiekin. Mosaiko hori honako webgune honetan ikusi eta deskargatu ahal izango da:
 

www.azkuefundazioa.eus/ee09

 

  • Abenduaren 4an: BandenLehia.com txapelketako finala
    • Ordua: 19:00
    • Lekua: Bilboko Rock Star aretoa

LBandenLehia.com txapelketako lehenengo fasean irabazi duten lau taldeek zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Bilboko Rock Starr aretoan. Ikusleek talderik onena aukeratuko dute, telefono mugikorraren bidez dei galduak eginez. Talde irabazleak 2.000 €-ko opari-txeke bat irabaziko du.
Ondoren, Kerobia taldeak kontzertu bat eskainiko du.
Sarrera doan.
Ekitaldi guztia zuzenean ikusi ahal izango da internetetik, honako helbide honetara sartuta:

www.azkuefundazioa.eus/bandenlehia

 

Finalean parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:

  • 1. The Hysteria
    The Hysteria Algortako Rock talde bat da duela bi urte sortu zena. Rockaren alderik berrienarekin lan egiten du.

 

  • 2. Haxotz
    Haxotzek bi urte daroaz martxan. Bilboko talde hau lau kidek osatzen zuten hasieran: Markel eta Iñaki (gitarrak), Ander (baxua) eta Unai (bateria). Gerora Jon sartu zen (beste gitarra bat) eta azkenik, Jokin (abeslaria).

 

  • 3. Bertan bera
    Talde hau 2006ko udan sorturiko punk-rock talde gaztea da. Markel, Aritz, Elordi eta Aitor pixkana taldera batuz joan ziren. Ondoren, Mikel Urrutia batu zen bateria-jole gisa.

 

  • 4. Hotsak hezurretan
    Deustuko hirukoteak orain dala bi urte sortu zen. Metalaren alderdirik berriena lantzen du, zuzenekoetan beraien indar guztia transmitituz.