Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskararen Etxeko barrutiko ikastetxeekin Berbagunea ospatu dugu aste honetan
Euskararen Etxeko barrutiko ikastetxeekin Berbagunea ospatu dugu aste honetan - Image

Aste honetan Euskararen Etxeko barrutiko ikastetxeekin ekitaldi berezi bat ospatu dugu. Berbagune bat antolatu dugu Euskararen Etxean. Inguruko ikastetxeei zuzendutako jarduera izan da eta Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako 265 ikaslek parte hartu izan dute.

Helburuak

Euskararen Etxearen helburua da euskara zabaltzea, erabilpena sustatzeko erreminta eta tresnak eskaintzea eta, ikasleen kasuan, euskara erabiltzearen esperientzia gelatik kanpo ere biziaraztea eta gozamenaz disfrutatzea.

Horregatik proposatu genien ikastetxeen arteko Berbagune hau. Azken finean, horren helburua izan da euskara erabiltzea geletatik kanpo baita ere, jarduera motibatzaileak landuz,  eta beste ikastetxe batzuetako egoera berdineko ikasleekin harremana izatea, euskara erabilita.

Parte hartzea

Bost ikastetxe ezberdinetatik etorritako Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako hamairu talde etorri izan dira; 265 ikasle guztira . Ikasle kopurua medio, bi egunetan antolatu ditugu saioak: pasaden ostiralean, azaroaren 21ean lehenengoa eta astelehenak 24an, bigarrena. Hauek dira ekimen honetan parte hartu izan duten ikastetxeak:

  • CEIP DEUSTO HLHI
  • CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
  • CPEIPS SALESIANOS DEUSTO-M. AUX.-SA HLBHIP
  • CEIP INTXIXU IKASTOLA HLHI
  • CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI


15658413577_8c09b069fc_z

Jarduera

Jarduera entretenigarri, didaktiko eta parte hartzailea antolatzea izan da gure helburua. Horregatik, lehiaketa formatoa eman diogu ekitaldiari: ikastetxe bakoitzeko taldeak ekipotan banatu eta sei froga proposatu dizkiegu.

Hauek izan dira froga ezberdinak:

  • Euskalplay
    Guk garatutako Euskalplay onlineko jokoaren ariketa batekin egin dugu. Helburua izan da eguneroko bizimoduko jarduera ezberdinei buruzko euskarazko hiztegia lantzea.
  • Bertsoa osatu
    Bertsotan ere ibili dira ikasleak, proposatutako bi bertsoen errimak osatuz.
  • Kantatuz ikasi
    Gaur eguneko euskal kantagintzan famatua den kanta bat eskaini diegu eta horren letra idatzita; taldeek letra horietan agertzen ziren hutsuneak bete behar dituzte. Aukeratutako kantak “Ilargia” eta “Lau teilatu” izan dira.
  • Euskararen galdetegia
    Euskararen inguruko 10 galderaz osatutako test formatuko ariketa.
  • Gurutzegrama
    Gurutzegrama bat eskaini diegu eta agertzen ziren definizioekin hutsuneak bete behar zituzten.
  • Zelan bizi duzu Euskara?
    Hau hausnarketarako froga izan da: galdera bat bota diegu ikasleei euskararen inguruan eta hamar ideia ezberdin adierazteko hutsunea eta tartea eskaini diegu.

15658427147_5862f606a2_z

Irabazleak

Bi egunetan CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP ikastetxeko taldeak suertatu ziren irabazle: azaroaren 21ean 7. taldeak 145 puntu lortu zituen eta puntu eskas bategatik beste bi taldeen aurretik sailkatu zen; eta azaroaren 24an, 3. taldeak 138 puntu lortu zituen.

15245730244_2dbdd11da7_z

Ondorioak

Jarduera polita izan da eta guretzako eta ikasle eta ikastetxeentzako esperientzia polita. Euskararen Etxea ikaslez bete da eta ikastetxetik kanpo euskaraz aritu izan dira jarduera entretenigarri baten parte hartzen eta euskaraz gozatzen.

flickr Ekitaldi horretako argazkiak ikusteko hemen sakatu.