Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskarazko unibertsitate – irakasle jubilatuei omenaldia egin zaie Euskararen Etxean.
Euskarazko unibertsitate – irakasle jubilatuei omenaldia egin zaie Euskararen Etxean. - Image

2007ko abenduaren 15ean "EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak" omenaldia egin zien azken urte hauetan (2002-2007) Euskal Herri osoko eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskalduneei (irakaskuntza euskaraz egin dutenak eta ez dutenak), euskal unibertsitatearen alde egin duten lana eskertzeko eta beren bikaintasun akademikoa ezagutzera emateko. Euskararen Etxean ospatutako omenaldi honetan irakasle euskaldun jubilatu horiei "Euskal Unibertsitatearen Irakasle Emeritu" izendapen sinbolikoa ezarri zitzaien.